Edith Durham

artista, antropologo eta esploratzailea

Mary Edith Durham (Hegoafrika, 1863ko abenduaren 8a - Londres, 1944ko azaroaren 15a) britainiar margolaria, ilustratzaile zientifikoa, antropologo , bidaia-idazlea eta Balkanetako esploratzailea izan zen.

Edith Durham

Bizitza
JaiotzaLondres1863ko abenduaren 8a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1944ko azaroaren 15a (80 urte)
Hobiratze lekuaGolders Greeneko Erraustegia
Hezkuntza
HeziketaBedford College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, margolaria, idazlea, zientzia ilustratzailea, esploratzailea, etnografoa, ilustratzailea, argazkilaria, bidaiaria eta gerra-berriemailea
Enplegatzailea(k)Hans Friedrich Gadow (mul) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Find a Grave: 101597898 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Arthur E. Durham Londresko zirujau ospetsuaren alaba zaharrena zen [1] . Bedford Collegen eta gero Royal Academyn ikasi zuen. Artista bikaina izanik, bere akuarela erretratuak eta genero eszenak Erresuma Batuan aldizka erakustsi izan dira. Bere anfibioen marrazkiek eta narrastienak ilustratzen dituzte Cambridgeko Historia Naturalaren liburuki bat [2] , [1] .

1900ean, Dalmazian eginiko atsedenaldi bidai batean itsasontziz Kotorra joan zen eta Cetinje bisitatu zuen, Montenegroko antzinako hiriburua. Kolore anitzeko mundu horrek txunditzen du eta lilura horrek bizitza osoan zehar iraungo du [2] .

Bere ama hil ondoren eta familiaren betebeharretatik askatuta, 1906 urtetik aurrera Albania, Bosnia, Serbia, Mazedonia eta Dalmaziara bidaiatu zuen. Urtean zenbait hilabete igaro zituen Balkanetan, serbiera eta albaniera ikasten. Hainbat erakunde ongintzarekin kolaboratu zuen eta Mazedonian ospitale bat zuzentzen aritu zen [3]. Errespetuzko bere jarrera zela ta, orokorrean oso ongi jasoa izan zen eta 1907 urtean Londresen izango zen Lurralde Balkanikoetako erakusketarako Montenegroko Nikolas I. erregeak bere lurraldearen eremua antolatzeko enkargua eman zion.[4].

Balkanetako Lehen Gerran izan zen lehen gerra berri emaile emakuzmezkoa [5] .

Bere lan ospetsuena '''High Albania''' (Albania Garaia) izenekoa izan zen. Bertan, jantzi tradizionalak, egitura soziala, ohiko arauak, sinesmen erlijiosoak eta albaniarren istorio tradizioanalak jorratzen ditu, batez ere Albania Garaiko tribuenak, Shkumbin ibaiaren iparraldekoak. [1] .

Gaztetan ez zuen antropologiaren inguruko prestakuntzarik jaso. Hala eta guztiz ere, Balkanetan egin zituen bidaietan benetako ikerketa sozio-antropologiko bat osatu zuen. Haren zorrostasunak Britainia Handiko zientzia-elkarteen ateak ireki zizkion eta Britainia Handiko eta Irlandako Antropologiako Errege Institutuko, Folklore Elkartearen eta Nazioarteko Gaietarako Errege Institutuko kide egin zen [2] .

Bere koadernoak, oroitidazki eta zirriborroak, baita bildumak, Balkanetako jantzi tradizionalak eta bitxiak hainbat tokitan gordetzen dira, hala nola, Errege Antropologiako Institutuan Bankfield Museoan Halifaxen, British Museum, Pitt Rivers Museoan ( Oxford ) eta Horniman Museoan [3] , besteak beste.

  • 1899 Cambridgeko Historia Naturala
  • 1904 serbiarren lurretan barrena
  • 1905 Balkanetako zama
  • 1909 Albania Garaia
  • 1914 Scutariren aldeko borroka
  • 1920 Hogei urte Balkanetako nahaspila
  • 1925 Serajevoko Krimena
  • 1928 Balkanetako zenbait tribu-jatorri, lege eta ohitura

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Charles King. Queen of the Highlanders, Edith Durham in the land of the living past. .
  2. a b c G. Grimm. Durham, Mary Edith. .
  3. a b Miss Mary Edith Durham (Biographical details). .
  4. (Gaztelaniaz) Durham, Edith.- Las tierras altas de Albania : introducción, traducción y notas de Eva Guillermina Fernández Ortiz.- Madrid : La linea del horizonte, 2021. ISBN 978-84-17594-58-9
  5. Marcus Tanner. Albania’s Mountain Queen: Edith Durham and the Balkans. .

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
iOS 1
multimedia 1
os 9