Edward Mills Purcell
Edward Mills Purcell (Taylorville, Illinois, AEB, 1912ko abuztuaren 30a - Cambridge, Massachusetts, AEB, 1997ko martxoaren 7a) Estatu Batuetako fisikaria izan zen.
Biografia
aldatuBere herrikide zen Felix Bloch fisikariarekin batera 1952. urtean Fisikako Nobel saria eskuratu zuen, 1946. urtean bakarka egin zuen isurkari eta solidoen atomoen nukleoen erresonantzia magnetikoari buruzko ikerketagatik. Nukleoaren erresonantzia magnetikoa material soilen eta nahasturen molekula-egitura aztertzeko asko zabaldu den teknika da.
Bigarren Mundu Gerran Massachusetts Institute of Technology-n radarrei buruzko ikerketak egin zituen talde baten buru izan zen. Harvardeko irakaslea izan zen 1949. urtean. 1980. urtean Estatu Batuetako Unibertsitate ospetsu horretako merituzko irakasle egin zuten.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu