Egina
Egina (grezieraz: Αίγινα, Aígina ˈeʝina ahoskatua; antzinako grezieraz: Αἴγινα) Greziako irla da. Golko Saronikoan dago, iparraldean Salamina, mendebaldean Angistri eta hegoaldean Poros dituela.
Egina | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 531 m |
Mota | uharte |
Azalera | 87,4 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°44′N 23°29′E / 37.73°N 23.49°E |
UTC ordua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Kokapena | Golko Saronikoa |
Estatu burujabe | Grezia |
Erakunde autonomo | Decentralized Administration of Attica |
Eskualdea | Atika |
Ur-gorputza | Golko Saronikoa |
Leku geografikoa | Egeo |
Hantxe dago Afaiako tenplu famatua, Atenasko Partenoi eta Sunion lurmuturreko Poseidonen tenpluarekin batera triangelu sakratua sortzen zutenak. Greziako pistatxo-ekoizlerik handiena da eta munduko esportatzaile nagusia.
Izena Egina ninfatik datorkio, Eako uharteko lehendabiziko erregearen ama.
Geografia
aldatuEginak triangelu itxura du, 13 km luzera eta 10 km zabalera dituena, guztira 106 km² izanda. 2001ean, 11.630 biztanle zituen.
Eginako lekurik altuena, Oros edo Profitis Ilias mendia da (lehen Panhelenio mendia zena), eta 531 m ditu. Mendebaldean Eginako portua eta Agia Marina badia izan ezik, uhartea itsaslabarrez inguratuta dago.
Klima mediterraneoa da.
Eguneko °C minimo |
Eguneko °C maximoa |
Prezipitazioa (mm) | |
---|---|---|---|
Urtarrila | 6 | 12 | 43 |
Otsaila | 6 | 12 | 43 |
Martxoa | 8 | 15 | 49 |
Apirila | 11 | 18 | 25 |
Maiatza | 15 | 23 | 17 |
Ekaina | 19 | 28 | 6 |
Uztaila | 22 | 31 | 0 |
Abuztua | 22 | 31 | 0 |
Iraila | 19 | 28 | 16 |
Urria | 15 | 22 | 57 |
Azaroa | 11 | 17 | 77 |
Abendua | 8 | 14 | 69 |
Urtea | 13,5 | 20,9 | 402 |
Biztanleria
aldatuUrtea | Herri biztanleria | Aldaketa | Udalerri/Uharte biztanleria | Aldaketa | Dentsitatea |
---|---|---|---|---|---|
1981 | 6.730 | - | 11.127 | - | 127,3/km² |
1991 | 6.373 | -357/-5.30% | 11.639 | +512/+4,60% | 133,2/km² |
2001 | 7.410 | +1.037/+16,27% | 13.552 | +1.913/+16,44% | 155,0/km² |