Eguerdi
Eguerdia egunak bi zati berdinetan banatzen duen momentua da. Eguerdia baino lehen eguzkia gorantz ari da eta ondoren beherantz.
Kulturaren arabera eguerdia modu estriktoan hartzen da edo ez. Eguzki ordua erabiltzen duten herrialdetan eguerdia honen puntu gorena da. Beste ordutegi mota bat erabiltzen dutenentzat 12:00a izan ohi da, nahiz eta eguzkiak beranduago jo gorena.
Eguerdia baino lehen goiza izaten da eta ondoren arratsaldea.