Eleonore Prochaska

alemaniar emakume soldadua

Marie Christiane Eleonore Prochaska, ezizenez "Postdameko Joana Arc-ekoa" (Potsdam, Alemania, 1785eko martxoaren 11Dannenberg, Alemania, 1813ko urriaren 5a) alemaniar emakume soldadua izan zen, Seigarren Koalizioaren Gerran Prusiako Armadan Napoleonen aurka borrokatu zuena.[1][2][3][4]

Eleonore Prochaska

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie Christiane Eleonore Prochaska
JaiotzaPotsdam1785eko martxoaren 11
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaDannenberg (Elbe)1813ko urriaren 5a (28 urte)
Hobiratze lekuaDannenberg (Elbe)
Heriotza moduaborrokan hilda: bala zauria
Hezkuntza
HeziketaGroßes Militärwaisenhaus (en) Itzuli
(1794 - 1797)
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Izengoitia(k)August Renz
Musika instrumentuatxirula
Zerbitzu militarra
Adar militarraLützow Free Corps (en) Itzuli
Graduasoldadu
Parte hartutako gatazkakSeigarren Koalizioaren gerra

Find a Grave: 137486331 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Eleonore prusiar guardiako sarjentu apal baten alaba zen. Bera eta bere hiru nebak Potsdameko umezurztegi militarrera bidali zituen aitak ama hil zenean. Bertan egon ziren 1797ra arte, aitarekin itzuli ziren arte, erretiroa hartuta bere pentsiotik eta musika eskolak ematetik bizi zena. Geroago, neskame eta sukaldari gisa lan egin zuen, nahiz eta txikitatik Napoleondar gerren jarraipena egiten zuen.

Azkenean gizonez mozorrotu zen eta Lützowsches Freikorps-eko 1 Jägerbataillon-ean erregistratu zen August Renz izen faltsuarekin 1813an. Hasieran danbolindero lanak egin zituen, eta geroago infanteriakoak. Göhrdeko guduan larri zauritu zuten, zauritutako lagun bati laguntzen ari zela, eta landa-zirujauak, bere zauriak presaka tratatzen ari zela, emakumea zela jakin zuen eta Dannenbergera eraman zuen, non hiru aste geroago hil zen.

Legatua

aldatu
 
Denkmal Eleonore Prohaska.

Hurrengo urteetan, "Postdameko Joana Arc-ekoa" , heroi birjin eta zintzo bezala oso idealizatua izan zen. Hainbat drama eta olerki idatzi ziren hari buruz (Friedrich Rückert eta Emil Taubertenak barne), eta Ludwig van Beethovenek "Bühnenmusik" ("Musika eszenikoa"; WoO 96) bat hasi zuen Friedrich Dunckerrek idatzitako libreto batetik abiatuta.

1863an, Danneburgeko St.-Annen-Friedhofen bere hilobiaren gainean markagailu bat eraiki zen.

1889an bere jaioterriak, Potsdamek, ("Der Heldenjungfrau zum Gedächtnis" edo "Dontzeila heroiaren oroimenez") monumentu bat eraiki zen bere oroimenean oraindik Alten Friedhof-en (hilerri zaharra) mantentzen dena.

Musikan eta literaturan

aldatu

Ludwig van Beethovenek musika intzidentala konposatu zuen emakuem heroi militarrari buruzko Johann Friedrich Dunckerren Leonore Prohaska izenburudun drama baterako. Prusiako erregearen kabineteko idazkaria zen Duncker, eta harekin batera joan zen Vienako Kongresura. Dunckerren nahia gorabehera, Leonore Prohaska lana ez zen Vienan estreinatu, seguruenik 1814an gai berari buruzko Piwalden Das Mädchen von Potsdamen lana estreinatu zen eta.

Testuingurua

aldatu

Eleonore napoleondar gerretan borrokatu zuten emakume alemaniar ugarietako bat izan zen, nahiz eta ia guztiak armadatik kanporatuak izan ziren, emakumeak zirela jakin bezain laster.

Salbuespen ezagun bakarra Friederike Krüger (1789–1848) izan zen, Prusiako armadako emakume soldadu bakarra bihurtu zena (bere brigada-komandantearen babesari esker). 2. Garde-Regimient zu Fuß delakoan zerbitzatu zuen. Erretiratzeko eskaera 1816an onartu zuten, eta bizitza zibilera itzuli zen.

Johanna Stegen (1793–1842), Luneburgokoa, zibil gisa borrokatu zen Pomeraniako 1. Erregimentuko Fusilarien Batailoian, Lüneburgotik gertu izandako gudu batean.

Anna Lühring (1796-1866) 1814an Eduard Kruse izenarekin Lützower Ehiztari izeneko taldeari batu zitzaion eta Napoleondar gerretatik bizirik irten zen, bere ospe publikoa laster desagertu zen arren.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Eleonore Prochaska» The Female Soldier 2015-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  2. Hernández, Publicado por Hortensia. Eleonore Prochaska mujer soldado. (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  3. (Ingelesez) «Eleonore Prochaska» Military Wiki (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  4. (Alemanez) Biographie, Deutsche. «Prochaska, Eleonore - Deutsche Biographie» www.deutsche-biographie.de (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1