Eleuterios Venizelos
Eleuterios Venizelos (Murnies, Kreta, Otomandar Inperioa —gaur egun Grezia—, 1864ko abuztuaren 23agreg./abuztuaren 11jul. - Paris, Frantzia, 1936ko martxoaren 18a) greziar politikaria izan zen.
1896. urtean diputatu hautatu zuten eta urtebete geroago Kretaren autonomia lortu zuen. 1898an Justiziako ministro egin zuten. 1904an, Jurgi printze eta komisario gorenaren etsaia baitzen, mendira jo eta behin-behineko gobernua osatu zuen, Greziarekin bat egitea aldarrikatzen zuena. 1910ean Greziako lehen ministro hautatu zuten. Serbia, Montenegro eta Bulgariarekin batean Turkiaren aurkako gerran jardun zuen. 1913. urteko Londresko eta Bucaresteko hitzarmenek bide eman zioten Greziako lurraldeak zabaltzeko.
Lehen Mundu Gerran aliatuak Tesalonikan lehorreratu zirenean Venizelosek mugaz haraindiko gobernua osatu zuen, eta aliatuekin batean borrokatu zen. Neuilly eta Sèvresko hitzarmenen ondorioz eremu gehiago jarri ziren Greziaren administraziopean. 1924an lehen ministro hautatu zuten, eta denbora laburraren buruan Errepublika aldarrikatu zuen; baina, Greziako ekonomia eta politika berpizteko eta sendotzeko gauza izan ez zenez, dimisioa eman zuen. 1935. urtean matxinada bat bultzatu zuen Kretan.
Egun, Atenasko nazioarteko aireportuak bere izena darama.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.