Elisa Iorio
Elisa Iorio (Modena, 2003ko martxoaren 21a) kirolari italiarra da, gimnastika artistikoan lehiatzen dena. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarreko domina eskuratu zuen taldeka[1].
Elisa Iorio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Modena, 2003ko martxoaren 21a (21 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Biografia
aldatuModenan jaio zen eta 14 urte zituela Bresciara aldatu zen hango Brixia Nazioarteko Akademian entrenatzeko asmoz.
2017an Mediterraneoko gazte mailako Jokoetan urrezko hiru domina (aparatu guztiak, zaldi-jauzia eta taldeka) eta zilarrezko bat /oreka-barra) irabazi zituen[2]. 2018an gazte mailako Europako txapelketatan Italiak urrezko domina eskuratu zuen eta Ioriok horretaz gain brontzezkoa oreka-barran[3]
2019ko Munduko txapelketan taldeka Italiak brontzea lortu zuen. 2020ko irailean orkatilako lotailuetan min hartu zuen eta hainbat hilabetez egon zen lehiaketatatik kanpo. Ezin izan zuen Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan parte hartu
2022an itzuli zen lehiaketatara. 2024an Europako Txapelketan Rimini 2024an urrezko domina lortu zuen taldeka eta zilarrezkoa barra asimetrikotan, Alice D'Amato taldekidearen atzetik.
Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan Italiak zilarrezko domina eskuratu zuen Estatu Batuen atzetik.
Palmaresa
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris ( Frantzia) | taldeka | |
Munduko Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Stuttgart ( Alemania) | taldeka | |
Europako Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Rimini ( Italia) | taldeka | |
2024 | Rimini ( Italia) | barra asimetrikoak |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Olympics women’s gymnastics team final: Biles becomes the most decorated gymnast of all time as USA takes gold» TODAY.com 2024-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
- ↑ (Ingelesez) «2017 Mediterranean Junior Championships Results» The Gymternet 2017-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
- ↑ (Ingelesez) «2018 European Championships Results» The Gymternet 2018-08-06 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).