Elsa Scheelen

liburua

Elsa Scheelen Jose Luis Alvarez Enparantzak, Txillardegik, idatzitako eleberria da. Lehen aldiz 1969an argitaratu zuen Lur argitaletxe sortu berriak.

'
start=88
Datuak
Argitaratze-data1969
Jatorrizko izenburuaElsa Scheelen
ArgitaletxeaLur argitaletxea
OCLC431182180

Sinopsia

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Pertsonaia nagusia. Elsa Scheelenek 28 urte ditu nobela hastean. Frantses elebakar valoniarra; guraso sozialisten alaba; Monseko Jemappeseko (Belgika) langile auzoan jaioa. Zazpi urte zaharragoa eta aberatsa den Luc De Potter flandriarrarekin 1958ko udaberrian ezkondua, edertzat daukate inguratzen duten gizon guztiek. Emakumeen artean, berriz, ohituta dago errezeloa piztera.[1]

Bruselako Dieweg kaleko villa garesti batean bizi izan zen Lucekin ezkonberritan, baina Elsak haurrak nahi zituen —senarrak ez—, eta ginekologoak esan zionetik umerik ezingo zuela izan, handiegia bihurtu zitzaion etxea. Hala, etxe txikiago bat hartu zuten 1961eko otsailean, Moliere kalean. Hor bizi da Elsa, 1965eko urriaren 26an, nobela abiatzen denean; senarrak maitaleari idatzitako gutuna aurkitzen duenean.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Gurrutxaga Uranga, Amagoia. (2019/08/27). «'Elsa Scheelen' (Txillardegi, 1969)» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

aldatu


  NODES