Emma Goldman (Kaunas, Lituania, Errusiar Inperioa, 1869ko ekainaren 27aToronto, Kanada, 1940ko maiatzaren 14a) anarkista izan zen, Emma Gorria bezala ere ezagutzen zuten. Oso ezagun bihurtu zen hainbat idazki eta manifestu feminista, libertario eta erradikal egin zituelako. Emakumeen emantzipazioaren aldeko borrokan aritu ziren aitzindarietako bat izan zen.[1] [2][3][4]

Emma Goldman

(1911)
Bizitza
JaiotzaKaunas1869ko ekainaren 27a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Lituania
 Frantzia
 Ameriketako Estatu Batuak  (1887 -  1908)
 Erresuma Batua  (1925 -
HeriotzaToronto1940ko maiatzaren 14a (70 urte)
Hobiratze lekuaHaymarket Martyrs' Monument (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Jacob Kershner
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
alemana
errusiera
Yiddisha
Jarduerak
Jarduerakanarkista, kazetaria, filosofo politikoa, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, hizlaria, argitaratzailea, bakearen aldeko aktibista, autobiografialaria, erizaina, idazlea, filosofoa, politikaria, autorea eta bakezalea
Lantokia(k)New York
Lan nabarmenak
InfluentziakRalph Waldo Emerson, Friedrich Nietzsche, Johann Most, Henry David Thoreau, Piotr Kropotkin, Mikhail Bakunin, Mary Wollstonecraft, Nikolai Txernishevski, Oscar Wilde eta Max Stirner
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm4521441 iTunes: 290824229 Musicbrainz: 9866c58f-50c7-429d-b9b3-75c745fb2ff6 Discogs: 1226777 Find a Grave: 401 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Emma Goldman Kaunasen jaio zen, Lituanian, hoteltxo bat zuzentzen zuen judu familia batean. Alexandro II.aren erailketaren ondoren izan zen errepresio politikoaren garaian eta 13 urte besterik ez zituenean, San Petersburgora joan zen bere familiarekin.[5]

Ameriketan

aldatu

16 urte zituela, ahizpaorde batekin Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuen aitarekin izan zuen eztabaida baten ondorioz. Izan ere, aitak alabak ezkondu nahi zituen hauek 15 urte besterik ez zituztenean.[6]

Ehun fabrika batean hasi zen lanean. Garai hartan, Haymarketeko erreboltak lau anarkistaren urkatzea ekarri zuen. Bidegabekeria horrek bultzatu zuen Goldman mugimendu libertarioari lotzera, eta 20 urteko gaztea iraultzaile sutsu bihurtu zen.[7]

Errusiar emigrante batekin ezkondu zen, baina bikoteak ez zituen 10 hilabete ere iraun. Emma banandu eta New Yorkera joan zen bizitzera. Ez zuten ezkontza deuseztatu, amerikar hiritartasuna galtzeko zorian izango baitziren.

New Yorken Alexander Berkman ezagutu zuen eta berarekin bizi ere bai. Jada, AEBetako mugimendu anarkistaren lider nagusia zen. Berkmanek Henry Clay Frick hiltzeko egin zuen saiakera sostengatu izanak amerikar autoritateek bereganako sentitzen zuten mespretxua areagotzea baino ez zuen ekarri. Laguna urtetan izan zuten atxilo eta Emma bera ere kartzelan egon zen Blackwell uharteetan 1893an.[7]

 
Emma Goldman eta Alexander Berkman

Langileak gidatu zituen:

  • Demandez du travail, s’ils ne vous donnent pas de travail, demandez du pain, s’ils ne vous donent du pain ni du travail, prenez le pain (Lana eskatu, ez badizue ematen, ogia eskatu, ez badizue ez ogirik eta ez lanik ematen, ogia hartu).

Gerora, aipu hau goraipatua izan zen Piotr Kropotkin bezalako anarko-komunistek egiten zuten desjabetzearen justifikazioan. Atzematearen ondoren Voltairine de Cleyre bere defentsan atera zen, konferentzia batean (In defense of Emma Goldman); kartzelan egon zen bitartean, itzalean, Goldmani haurren hezkuntzarekiko interesa piztu zitzaion eta gerora urteak jardungo zituen arlo horretan.

Kartzelatik irten eta gutxira, atxilotua izan zen beste 9 lagunekin, 1901eko irailaren 10ean, eta William McKinley presidentearen erailketaren konplotean parte hartu izana egotzi zioten.

Ez zen kartzelaratua izan, bere hitzen gaizki ulertzeen errudun ez zela esan zuen eta. Leon Czolgosz zen atxilotuetako bat eta Emmak aste batzuk lehenago ezagutu zuen hau. Egun batzuk lehenago, bera izan zen tiro egin zuena. Emma atxilo hartu zutenean hau esan omen zuen:

Nire errua ote da ero batek nire hitzak gaizki interpretatu baditu? [7]

 
Emma Goldman jendaurrean hitz egiten 1916ko maiatzaren 21ean

1916ko otsailaren 11n berriro ere atxilotua eta espetxeratua izan zen kontrazepzioaren aldeko manifestu bat banatu izanagatik. Konferentzia bat ematen zuen bakoitzean atxilotua izango zen beldur izaten zen eta beti zeraman liburu on bat gainean.[3]

1917an, hirugarrenez eraman zuten itzalera Alexander Berkmanekin zerbitzu militarra behartzen zuen legearen aurkako konspirazioa egin izanagatik. Bere konbikzio bakezaleak publiko egin zituen I. Mundu Gerran, gatazka inperialista bat baino ez zela salatuz.

Errusian

aldatu

1919an, Errusiara deportatu zuten, J. Edgar Hooverrek Ameriketako emakume arriskutsuenetarikoa zela ebatzi zuelako.

Berkmanekin SESBen bizi izan zen 1920tik 1922ra eta Kronstadteko matxinada anarkistan parte hartu zuen. Boltxebikeen alde egin zuen eta anarkista eta komunisten arteko banaketaren aurka egin zuen. Errusiar iraultzaren ondoren jarraitu zuten errepresio politikoak, burokraziak eta lan behartuek indarkeria erabiltzeko zentzua aldatu zioten Goldmani, autodefentsarako soilik utziz.

Garai honetakoak dira My Disillusionment in Russia eta My Further Disillusionment in Russia.

Azken urteak

aldatu
 
Emma Goldmanen hilobia. 1939 jartzen badu ere, 1940an hil zen.

Sobietar autoritarismoarekin ezados, Kanadan kokatu zuen bere bizilekua. 1936an, Emmak espainiar gobernu errepublikarrarekin lan egin zuen Londres eta Madrilen Espainiako Gerra Zibilaren garaian.

Artikulu ezaguna idatzi zuen Buenaventura Durruti anarkistari buruz: Durruti is Dead, Yet Living.

Toronton hil zen 1940ko maiatzaren 14an eta Chicagon dago ehortzita.[8]

Pentsaera feminista

aldatu

Goldmanek, anarkista izanik, jendarte ez autoritario batetan sinesten zuen eta iraultza garaian, aldi berean, emakumeen ahalduntzea defendatzen zuen. Bere ustez emakumeek gizonekin parekidetasunean aritu behar zuten. [9] Anarkismoa eta feminismoa batera bildu zituen, 1915ean New Yorken 600 lagunen aurrean preserbatiboa nola jartzen zen azaldu zuen. Horren ondorioz atxilotu zuten. Bere ustetan boto-eskubidea bezalako erreformek ez liekete emakumeei erabateko aldaketa suposatuko, aurreiritzi, ohiturak eta tradizioak alde batera uzteak bai, ordea. [6]

Bizipoza eta bizitzaren aldekoa, Goldmanek dantzatzea gustuko zuen. Behin batean dantzan zegoela kide batek doktrina iraultzailearekin bat ez zetorrela leporatu zionean, mugimendu feministan oso ezaguna bihurtu zen esaldi honekin erantzun zion:

Dantzatu ezin banaiz, hau ez da nire iraultza.[10][4]

Lan literarioa

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Velte, Samara. «Emma Goldman: Bizitako bizitza» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
  2. Berbel Ortega, Anna. (). Cuerpos no monógamos: género, agencia y prácticas de resistencia feminista. , 29 or.  doi:http://hdl.handle.net/10810/30723. (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
  3. a b (Gaztelaniaz) «¿Por qué la feminista Emma Goldman fue, según el FBI, "la mujer más peligrosa de América"?» El Español 2019-08-03 (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
  4. a b (Gaztelaniaz) «La mujer más peligrosa de América» ELMUNDO 2014-09-12 (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).
  5. (Gaztelaniaz) Bibliotecas, Dirección Nacional de; González Díaz, Isabel; González Díaz, Isabel; González Díaz, Isabel. (2005-01). «Repositorio institucional UN» Revista Clepsydra: revista de estudios de género y teoría feminista 4: 145–164. (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).[Betiko hautsitako esteka]
  6. a b (Gaztelaniaz) Varela, Nuria; Santolaya, Antonia. (2018-02-15). Feminismo para principiantes (Cómic Book). Penguin Random House Grupo Editorial España ISBN 9788466662864. (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
  7. a b c d (Gaztelaniaz) Nuevatribuna. «El amor libre de la anarquista Emma Goldman» Nuevatribuna (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
  8. (Gaztelaniaz) Roca, Juan Manuel; Escobar, Iván Darío Álvarez. (2008). Diccionario anarquista de emergencia. Editorial Norma ISBN 9789584507723. (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
  9. (Katalanez) Ballester, Miquel Angel. (2019). «“El pragmatisme de Goldman és coherent amb el seu anarquisme”» AraBalears.cat (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
  10. Erro, Angel. «Zerrendak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
  11. (Gaztelaniaz) Goldman, Emma. (1906). (pdf) La tragedia de la emancipación de la mujer. (Noiz kontsultatua: 2019).
  12. (Gaztelaniaz) Goldman, Emma. (pdf) Viviendo mi vida. (Noiz kontsultatua: 2019).
  13. Goldman, Emma, 1869-1940.. (D.L. 2014). Viviendo mi vida. Capitán Swing ISBN 9788494287916. PMC 913095556. (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
  14. Goldman, Emma 1869-1940. (D.L. 2018). Mi desilusión en Rusia. El Viejo Topo ISBN 9788416995592. PMC 1084534552. (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emma Goldman  
  NODES
Idea 3
idea 3