Endemismo, biologia arloan, taxoi bat eremu geografiko jakin batean baino ez dagoela hedatua adierazteko erabiltzen den hitza da, edo, beste era batean esanda, munduko beste inongo lekutan era naturalean ez dagoena[1]. Eremua edozein motatakoa izan daiteke: mendi bat, aintzira bat, mendilerro bat, ibai baten arroa, uharte bat edota kontinente bat. Hitza normalean espezieei dagokie, baina azpiespezie, barietate, genero, familia eta beste taxoiak deskribatzeko ere erabiltzen dute.

Dracaena draco zuhaitza, Makaronesian endemikoa dena.

Normalean, isolaturiko uharteek beste eremuek baino endemismo gehiago dituzte, adibidez Papua Ginea Berriko hegazti eta Filipinetako ugaztunen erdiak endemikoak dira. Kategoria horretan, Madagaskar nabari da, ia bertako anfibio guztiak, narrastien % 90, ugaztunen % 55 eta hegaztien % 50 endemikoak dira eta.

Erreferentziak

aldatu
  1. Morrone, Juan J.. (1994). «On the Identification of Areas of Endemism» Systematic Biology 43 (3): 438–441.  doi:10.1093/sysbio/43.3.438..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
Done 1