Eneada
Eneada (grezieratik Ἐννεάς, "bederatziak" esan nahi duena) egiptoerazko Pessedjet hitzaren grezieraranzko antzinako traslazio bat. Hitza, Heliopoliseko kosmogonia osatzen zuten bederatzi jainkoen taldea izendatzeko erabiltzen da, hiri honetako apaizek sortua. Talde honen zati, honako jainko eta jainkosa hauek ziren: Atum, Shu, Tefnut, Nut, Geb, Isis, Osiris, Neftis eta Seth.
Egiptoarrek, euren jainkoen bateraketa familiarretarako joera handia izan zuten, lehenik bikoteka, indar sortzailea, printzipio femenino bat eta beste maskulino baten bidez irudikatuz. Bateratzearen ondoren, hiri bakoitzak bere jainkoaren nagusitasunagatik borrokatzen zuen, sorrera mito baten aurrean jarriz, familia taldeen buruan, bikoteak, hirukoteetara edo talde hanidagoetara pasa ziren, Eneadak sortzera iritsi arte, ia beti, euren artean harremana zuten bederatzi jainkok osatutakoak. Guzti hauetako garrantzitsuena, antzinakoena zen: Heliopoliseko Raren apaizek sortutako bertsioa. Tokiko kosmogonia guztiak onartuak ziren, eta guztiek zuten amankomuneko oinarri bat:
- Jatorrizko Ozeanoa, non bizitzaren potentziala dagoen eta nondik jainkoak jaioko diren Nilorekin bizitza emale bezala analogia argian.
- Jatorrizko Muinoa, non bizia sortu zen, ur goratzeen ondoren argitara geratzen ziren lurrek irudikatua, emankortutako tokiak, non, ziklikoki bizitza berriz agertzen zen.
- Eguzkia jainko sortzailea, bizidunen jaiotza eta garapena eragiten duena.
- Gertaera naturalak, zenbait jainkotan pertsonifikatuak.
Heliopoliseko kosmogonia
aldatuKosmogonia ulertzeko, beharrezkoa da Horusi buruz hitzegitea, belatz bezala irudikatutako jainkoa, toki ezberdinetan gurtua zena eta eguzkiarekin lotzen dena Naqada IItik aurrera, eta faraoiak irudikatzen duena, honela, erregearen izenik antzinakoena hain zuzen ere, Horusen izena izan dadin Horus Eskorpioi II.a erregetik, erromatar konkistararte dokumentatua dagoena. Raren kleroaren eragin handiagoak Heliopolisen, eguzki jainkoarekin nahastea eragiten du, faraoiek, Sa-Ra izena hartuz "Raren Semea" V. dinastiatik aurrera eta egiptoarrek Osirisgatik zuten jainkozaletasun hedatuak, erregea jainko horretan bihurtua izatea eragiten du hildakoan.
Eneadan, sorrera berez osatzen duten hiru printzipio ezberdin daitezke
- Printzipio sortzailea: Bizitza kosmikoa: Atum-Ra, Shu eta Tefnut
- Kosmos ordenatua: Naturako bizitza: Geb eta Nut
- Ordena politikoa: Gizakiaren bizitza: Osiris, Isis, Seth eta Neftis (eta Horus)
Mundua oraindik existitzen ez zenean, guztia Nun izeneko ozeano kaotiko batean batua zegoen non Atum (Eguzkia) disolbatua zegoen, bere buruari buruzko kontzientzia hartu eta oihu egin zuen arte, Ra sortuz, honen tituluek, bere autonahikotasunaz hitz egiten dutelarik: "Bere burua sortu zuena", "Hura (neska) eta Hura (mutila) handia", eta muino bat altxarazten du "Jatorrizko Muinoa", lehen materia solidoa non sortzen duen eta sortutako guztia jartzen duen: printzipio maskulino eta femeninoa sortzen ditu, egiptoarrentzat, sorreraren ikur direnak, aireak, Shu, eta hezetasunak, Tefnut osatutakoak, gainontzeko jainko guztien arbasoak. Lehen bikote honetatik Nut (zeruko bobeda) eta Geb "lurra" jaiotzen dira.
Rak, Nut eta Geb elkartzea debekatu zuen, eta horregatik, desobeditu zutelako zigortu egin zituen, Shuri, Nut eta Geb banatzeko aginduz. Honela, Geb etzana, Nut bere gainean arkutua eta Shuk bien artean, ezagutzen dugun munduarentzako beharrezko espazioaren agerpena ahalbidetzen dute, bizidun guztiekin, baita gizateria ere, Atumen malkoetatik sortua. Madarikatu ere egin zituen, hilabete bakar batean ere seme-alabarik izango ez zutela aginduz, eta, horregatik, Osiris, Isis, Seth eta Neftis bere barnean hazten dira, eta Isisek, bere barnean erditzen du Horus. Tot jainkoak euren alde egin zuen, eta ilargiari, bost egun epagomeno lapurtu zizkion, bostak jaio zitezen. Osiris, "Beste Munduko Erregea", Isis "Egiptoko Tronua", bere seme Horus "Egiptoko Erregea", Seth "Kaosa, basamortua" eta Neftis "gaua, heriotza". Sethek eta Neftisek ez zuten seme-alabarik izan, baina Neftisek, Osirisekin, Anubis izan zuen, hildakoak beste mundura laguntzeko ardura zuena.
Teoria honetan ez dira tokiko jainkoak agertzen Nut eta Geben seme-alabak jaio arte. Jainko kosmikoek, Atum, Shu, Tefnut, Nut eta Gebek ez dute euren omenezko tenplurik, ezta jairik ere, Geb eta Nut, beste jainko batzuen hilobi eta tenpluetan irudikatuak diren arren, Osiris, Isis, Seth eta Neftisek tenplu asko zituzten bitartean eta euren jaiak bost egun epagomenoetan ospatzen ziren, urtea amaitzean.