Eneida

K. a. I mendeko latinezko epopeia

Eneida Virgiliok K. a. I. mendean latinez idatzitako epopeia bat da. Lana, Augusto erromatar enperadorearen enkarguz idatzia izan zen, jatorri mitiko bat emanez, berarekin hasi zen inperioa loriatzeko xedearekin. Xede honekin, Virgiliok, Homeroren olerkiak jarraitu baino, berridatzi egiten ditu, abiapuntu bezala, Troiako Gerra eta hiri honen suntsipena hartuz, eta, Erromaren fundazioa, greziar mito ospetsuen eran gertatutako gertakari bezala jarriz.

Eneida
Jatorria
Egilea(k)Virgilio
Sorrera-urteaK.a. I. mendea
IzenburuaAenēis
Jatorrizko herrialdeaAntzinako Erroma
Ezaugarriak
Genero artistikoaepika eta epopeia
Hizkuntzalatina
Zatiak12 book (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa
Eneas Troiatik irteten, Federico Baroccirena, 1598

Esaten denez, Virgiliok, hil zorian zegoenean, Eneida erretzea agindu zuen, Augustoren propaganda politikotik geratzeko, edo lanak, berak nahi izan zuen perfekzio mailarik ez zuelako lortu.

Istorioa

aldatu

Istorioa, ia hamar mila hexametro daktilikoz osatua dago, hamabi liburutan banatuak, Troiaren erorketa, Eneasen bidaiak eta Lazion troiar kolonia baten behin betiko finkatzea kontatzen dutenak.

Lehen sei liburuen laburpena

aldatu

Eneasek, printze troiarra, hiritik ihes egin zuen akaiarrek su eman ondoren. Bere aita Ankises eta bere seme Askanio tarrasean eraman zituen, eta bere emazte Kreusak gertutik jarraitzen zuen. Baina Kreusa iluntasunean hil zen, eta Eneas, desesperaturik, biziraun zuten beste batzuekin batera, lurralde berri baten bila ontziratu zen. Hera/Junorekin zuen etsaitasunak, denbora luzez noraezean nabigatzera eraman zuen, Afrika iparraldeko kostaldera iritsi zen arte, Kartagora. Bertan bizi zen Dido erregina, jainko-jainkosen eraginez, Eneasetaz maitemindu zena, Didok bere hildako senarra zen Sikeo ahaz zezan:

Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Eneida
Liburu osoa: Latin-literaturarako sarbidea: idazleak eta idazlanak
« Junok, Jupiterren emazte maiteak, grina gaizto honen gatibu ikusten du Dido, izen ona zaindu beharrak ere sukar hura menderatu ezinik, eta Venusengana itzulirik ondokoa dio Saturnoren alabak: «Horra hor ohore gorena eta garaipen ugaria bai zuretzat bai zure semearentzat! Zinez aipagarria eta gogoangarria zuen indarra! [...] Orain entzun, hitz gutxitan esango dizut-eta zer egin behar dugun. Bihar bertan, Eguzkia igotzen hasi eta haren izpiek lurraren estalkia urratzen dutenean, Eneas eta Dido gaxoa hiritik irtengo dira, oihanean ehizatzera. Ehiztariek sareak oihanartean zabal ditzatenean, nik kazkabarrez betetako laino beltza botako dut euren buruen gainera eta zeruan trumoien zalaparta entzunaraziko dut. Guztiek ihes egingo dute, izuturik, gau-itzal zerratuan barrena. Eneasek eta Didok, biek elkarrekin bilatuko dute babesa, biek harpe berean. Bertan izango naiz ni, eta nire eginahala atsegin baduzu, xedera sendoz batuko ditut, eta Dido Eneasena izango da betirako. Ezteiak izango dira». »

[1]. Testu osoa irakurtzeko Eneida Wikisourcen duzu eskuragarri


Orduan, denbora luzez mantendu zuen. Erresuma abegikorra zen, eta troiar guztiek Kartagon geratzea nahi zuten, baina Eneasek bazekien Italia zela bere inperioa sortu behar zuen tokia. Eneas joan ondoren, Didok bere buruaz beste egin zuen su batean, Eneasen ezpata erabiliz, betirako bere maitea madarikatuz, bere herriari, mendekatuko zela zin eginaraziz, euren aitaren semeak, beranduago erromatarrak izango zirenak suntsitzeko. Honela, bi herri senideturen arteko etsaitasuna, Kartago eta Erromaren arteko justifikatzen duen egoera sortzen da, gerra punikoetan eratorriko zena. Italiarainoko bere bidean, infernura jaitsiko da, non, bere aitak, jada hila, gorantza joango den inperio bat sortuko duela esaten dion, Augustoren garairarte.

Azken sei liburuen laburpena

aldatu

Eneas Laziora iristen da, non Latino den errege. Latinoren alaba, Lavinia, Turnorekin ezkon hitza emanda zegoen, rutulotarren buruzagia zena, baina orakuluak, Latinori, itsasotik iritsitako gizon batek, bere alabarekin ezkonduko zela eta latindarren izenean inperio handi bat sortuko zuela iragarri zion. Orduan, Turnok eta Eneasek elkarri gerra adierazi zioten, eta denbora luzez borrokatzen hasi ziren. Egun batean, baten aliatuak zetozen, eta hurrengoan, bestearenak, eta borroka ez zen sekula amaitzen. Bitartean, zeruan, Afrodita/Venus eta Hera/Juno, bataren eta bestearen alde egiten ari ziren, Zeus/Jupiterrek, bietako bakar bati ere garaipenik eman gabe. Azkenean, Eneasek, Turno hil zuen borroka batean eta Laviniarekin ezkondu zen. Herak, azkenik, troiarrenganako bere gorrotoa baztertu zuen eta Zeusen borondatearen aurrean amore eman zuen, baina ez, italiar lurralde guztitik troiar izena ezabatuko zuela zin eginarazi aurretik. "Troia erori da, ez utzi berriz pizten" esan zuen.

 
Eneasek Urrezko Adarra hartzen du, bere aita Ankisesen bila joateko. Wenceslas Hollar, 17. mendea.

6. liburu honetan kontatzen den istorio bitxietako bat Urrezko Adarrarena da. Greziarren aurkako azken borrokan Troia suntsitzen ari zen bitartean, Eneasek hiritik alde egin zuen eta Mediterraneoko mendebaldera kokatu ahal izateko lurralde berri baten bila joan zen.[2] Helenus profetak gidatutako misio honetan, Eneas Italiara jiritsi zen eta han, Deifobek, Apoloren Tenpluko sibiletako, orduan zazpiehun urtetik gorako atsoa zenak, baimena eman zion azpimundura joateko, hildako aitaren itzala ikusteko Eneasen nahia betetzeko.[3][4] Azpimundura sartu aurretik, Deifobek esan zion lehenik Misenus musikaria lurperatu behar zuela, eta bere haitzuloaren inguruan hazten zen urrezko landare-adarra ere lortu behar zuela. Opari eman behar zion adar miragarri Proserpinari, Pluton azpimumdukpo erregearen erreginari. Basoan, Eneasen amak, Venus jainkosak, bi uso bidali zituen zeregin zail horretan laguntzeko, eta horrek zuhaitza aurkitzen lagundu zion. [5][6]

Azpimunduan zehar abentura batzuk igaro ondoren, Plutonen jauregiko sarrerako portalean utzi zuen Eneasek urrezko adarrak, eta horrekin igaro ahal izan zen Elisiar Zelaietara, non zintzo izan direnen esprirituak zeuden. Han aurkitu zuen Eneasek bere aita Ankises, Eridano ibaiaren ondoan, eta ezin izan zuen bere itzakla besarkatu, baina hala topaketa alai eta emankorra izan zuten. Amkisesek esan zion beste ibai bat zela gertu, Lete, eta haren uretan doazela lurrerantz jaioko direnen arimak, han direla bere ondorengo izango durenak, Romulo eta Zesarrak adibidez, Erroma loriatsua egingo dutenak. Hortaz, honela lotzen du Virgiliok greziar mitologia troiarra Erromaren jatorri mitikoarekin.

Istorio honetako pertsonaietako bat, Ankises, Anquises grafia gaztelerazkoan agertu zen Veleiako ostraka faltsutuen artean, non eta Virgiliok eta garaikideek Anchises idatziko zuten.[7] [8]

Onarpena

aldatu

Eneidak onarpen handia izan du mendeetan zehar, nagusiki Erdi Aroan. Garai horretan, pertsonaia epiko garrantzitsuena, zalantzarik gabe, Eneas da (Ulises baino gehiago, ospe handiegirik ez duena: pertsonaia maltzurtzat hartzen da, Troia, trikimailu bati esker konkistatzen duena; Dante Alighieriren Jainkotiar komedian, adibidez, Ulises infernuan egongo da). Ohoretzat hartzen da Eneasen ondorengoa izatea: honela, Godofredo Monmouthekoak, bere Historia Regum Britanniae lanean, britainiarrak, Britus edo Brutusen ondorengo egingo ditu, Eneasen ondorengo bat.

Eneidak musikan ere oihartzun handia izan du, eta musikagile asko inspiratu ditu operak sortzean. Ezagunenak dira La Didone, Francesco Cavallirena, Dido eta Eneas, Henry Purcellena (ingelesez idatzitako lehen opera) eta Les Troyens opera heroiko handia, Hector Berliozena.

Erreferentziak

aldatu
  1. Bilbao Telletxea, Gidor.. (2002). Latin-literaturarako sarbidea : idazleak eta idazlanak. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380351..
  2. Clarke, Michael (2007); pp. 15-18.
  3. Stookey, Lorena Laura (2004); p. 67.
  4. Clarke, Michael (2007); pp. 42-43.
  5. Stookey, Lorena Laura (2004); p. 67.
  6. Clarke, Michael (2007); p. 44.
  7. Gorrochategui, Joaquín. (2011-01-01). «Hic et Nunc: falsificaciones contemporáneas. El caso de Iruña-Veleia» J. Carbonel, H. Gimeno & J.L. Moralejo (eds.), El monumento epigráfico en contextos secundarios. procesos de reutilización, interpretación y falsificación. (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  8. «Sierra Sálvada: Los óstraca de Iruña-Veleia son falsos según los expertos» Sierra Sálvada 2020-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
chat 2
HOME 1
Idea 4
idea 4
iOS 1
multimedia 1
musik 3
os 18
text 1