Epitafio

hildakoa gogorarazteko idazkuna

Epitafioa (Grezieratik ἐπί 'gainean' eta τάφος 'hilobia'), hildako baten oroimena goratzen duen testua da, normalean hilarri edo plaka batean idatzita. Tradizionalki epitafioa neurtitzez idazten da baina ez da derrigorrezkoa.[1]

Epitafioak hilobietan jartzen dira. Argazkian Donostiako Ingelesen Hilerriko epitafioa.

Historia

aldatu

Antzinean epitafioa hildako baten hiletetan haren alde esaten ziren bertsoak ziren. Antzinako Grezian borrokan hildako atenastarren aldeko otoitza zen.[2] Bertso horiek urtero errepikatzen ziren. Ondoren, haren hilobian jartzeko ohitura zabaldu zen, haren memoria zabaltzeko eta mantentzeko asmoz. Ohikoena neurtitzez idaztea zen baina ez beti.

Epitafioak oso desberdinak izan dira garaien eta pertsonaien arabera. Antzinako Erroman testuarekin batera irudiak egiten ziren, hildakoaren bizitza epitafio ikusten zuten guztientzat ikasgaia izan zetzan. Batzuk ospetsuak dira; esaterako, Groucho Marxen hilobian zera jartzen omen du: "Barkatu agurtzeko ez altxatzeagatik"; aitortu behar dugu epitafio hau ez dela benetakoa.

Ezaugarriak

aldatu
 
Bilintxen hilobia Donostian. Gaur egun ohikoena izena eta heriotza data jartzea da.

Epitafio bat ona izateko laburra izan behar du; laburrenak onenak omen dira. Horregatik, Platonek epitafioak lau hexametrotara mugatzen zituen. Helburua aurretik igarotzen zuena begi kolpe batez irakurtzeko gai izatea zen.

Dena dela, gaur egun, epitafio arruntena zera adierazten du: hildakoaren izen-abizenak eta hil zen data.[3]

Epitafio batzuk literarioki oso ondo idatzita daude eta, ondorioz, azpigenero bezala daude katalogatuta, elegia barruan.

Historiaren eta arkeologiaren ikuspuntutik epitafioak informazio-iturri garrantzitsuak izaten dira.


Adibideak

aldatu
 
"That's all, folks"
  • R.I.P. hau da Latinezko: Requiescat in pace; "Bakean atseden hartzen has dadila".
  • Epitafio labur-laburra irakur daiteke Jack Lemmon aktorearen hilobian; aktorearen izenaren azpian "In" epitafioa irakur daiteke, hau da, "barruan".
  • Epitafio batzuk mendeku umoretsu dirudite: "Hemen datza neure emaztea, beti bezain hotz".
  • "Bazen garaia!"
  • "Hemen datza ongia eta gaizkia egin zuen bat. Ongia gaizki egin zuen eta gaizkia ongi. Bera bakean datza eta gu are gehiago".
  • "Bai horixe! Mezu hau hamar lagunei ez birbidaltzeagatik hil nintzen".
  • "Mezu honen ostean, ez naiz itzuliko".
  • "Lore gutxiago niri, ekar ezazue sagardoa!"
  • "Gogoz kontra nago hemen".
  • "Hildakoen bakea ez nuen nahi baina..."
  • Billy Wilder zinemagilearen hilobian, (Ingelesez) "I'm writer, but then nobody is perfect", hau da: "Idazlea naiz, inor ez da perfektua".
  • "Hemen datza Urlia jauna. Senar ona, aita ona, oso txarra etxeko elektrizitate kontuak konpontzen".
  • Enrique Jardiel Poncela: (Gaztelaniaz) "Si buscáis los máximos elogios, morios", hau da, "Goraipamen gorenen bila bazabiltzate, hil zaitezte".
  • (Gaztelaniaz) "Que conste que yo no quería", hau da, "Argi gera dadila: nik ez nuen nahi!".
  • Paul Erdős: (Hungarieraz) "Végre nem butulok tovább". "Azkenean utzi diot gero eta tontoago bihurtzeari".
  • Spike Milligan: (Gaeleraz) "Dúirt mé leat go raibh mé breoite". "Abisatu nizuen, esan nizuen benetan gaixorik nengoela!"

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Epitafio  
  NODES
Idea 2
idea 2