Erregina, subiraua denean, herrialde edo estatu baten monarka emakumezkoa da. Errege baten emazteari ere erregina titulua eman ohi zaio, eta kasu honetan erregina ezkontidea litzateke. Aldiz erregina subirau baten senarra ez da izaten beti errege ezkontidea, eta beste titulu batzuk eman ohi zaizkio. Aldiz, Nafarroako erresuman, erregina subirauen ezkontideek errege titulua erabiltzen zuten, eta erregeen zenbaketa ohikoetan ere ageri dira. Esate baterako, Joana I.aren senarra, Filipe Ederra, Filipe I.a Nafarroako gisa agertzen da Nafarroako errege-erreginen zerrenda dinastikoetan.

Oneka, lehen euskal erregina (Iruñeko erregina ezkontidea). Erretratua barik, asmaketa da, 16. mendeko Portugalgo errege-erreginen genealogia liburu batekoa.
Joana Albret, Nafarroako erregina.

Euskaraz errege eta erregina terminoak oso markatuta daude generoaren aldetik, eta horregatik, erresuma bateko historiaz ari garenean, haren agintari monarkei errege-erreginak esaten zaie pluralez euskaraz.

21. mendeko lehen laurdeneko erregina subirauak dira, adibidez, Elisabet II.a Erresuma Batukoa eta Margarita II.a Danimarkakoa (1972). Erregina ezkontideak, berriz, Letizia Ortiz Espainiakoa edo Rania Jordaniakoa.

Nafarroako Erresuman, lehen erregina subiraua izan zen Joana I.a, eta gero etorri ziren Leonor I.a, Zuria I.a, Joana II.a, Zuria II.a, Katalina I.a eta eta Gaztelako konkistaren ondoren independentzia galdu ondoren, Joana III.a Albretekoa. Nafarroako erregina ezkontideak askoz gehiago izan dira: lehena, Iruñeko erregina Oneka Beraskoitz, Eneko Aristaren emaztea.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 5
idea 5