Errepublika (grezieraz Πολιτεία, politeia, "hiria") Platonen lanik ezagunena eta esanguratsuena da, bere filosofia osatzen duten ideien bilduma.

Platonen Errepublika liburuaren zatia. Papiro Oxirrinkon, Egipton, aurkitu zuten.

Sokrates eta ikasle edo ahaideak bezalako beste pertsonaien arteko elkarrizketen bidez idatzia, hamar liburutan egituratzen da. Liburuen arteko trantsizioak ez du, ordea, gaiaren aldaketa ekartzen. Liburu honetan, Platonek Estatu perfektua izateko zein izango litzateken bere antolaketa eta filosofia onena eztabaidatzen du. Egilearen ideia gakoak honakoak dira: Estatuaren defentsarako gudarien hezkuntzaren garrantzia, justizia gauzatzeko behar morala eta azkenik, errepublika dela Estatu mota onenaren aldarrikapena.

Dirudienez, I. liburua beste guztiak baino lehenago idatzia izan zen, K.a. 395 inguruan. II., III. eta IV. liburuak K.a. 390. urtean idatzi ziren, Platonek Siziliara egindako lehen bidaia baino lehen. V. tik X.rako liburuak askoz geroago idatzi ziren.

Pasarteak

aldatu

Ongiaren ideia

aldatu
« Ulergarriaren munduan atzematen den azkena ongiaren ideia da, nekez atzeman ere. Behin susmatuz gero, gauzetan den alderdi zuzen eta eder guztien zergatia dela ebatzi behar da; beste aldetik, mundu ikusgaian argia eta argiaren emailea sortu dituen eran, mundu ulergarrian egiaren eta ezagumenaren sortzailea dugu ongia, eta berau atzeman behar du bizitza pribatuan zein publikoan zentzunez jokatu nahi duenak. »

Platon: Errepublika VII, 3[1]


Legea eta zoriontasuna

aldatu

Pasarte berberaren 3 itzulpen:

« V. - Ahaztu duzu, (e) esan nuen, berriro, ene adiskide, hori ez doakiola legeari, gizabanako batzuek aparteko zorion berezi bat izatea hirian, hiri osoa zoriontsu izan dadin ahalegintzen dela baino, hirikideak harmonian jartzen ditu erakarpenez edo indarrez, eta bakoitzak erkideagoari egin liezazkiokeen emaitzak elkarren artean banaraziz, eta legeak berak honelako gizonak hirian sortuz, ez bakoitza nahi duen lekura bihur dadin, hiriaren batasuna lortzeko eurez baliatzeko baino. »

Platon: Politeia VII, 5[2]


« Nik esan nion: adiskide, berriro ahantzi zaizu legez ezin zaiola bestelako biziera opa ezein hiritar motari, aitzitik, hiri osoan nahi du ongia hedatu, hiritarrak batuz edo konbentzituta edo behartuta, bakoitzak taldearentzat ekar lezakeen laguntza elkarrekiko zabalduz eta horrelako gizonak hirian egin baditza ez da, noski, bakoitzak gogo duenera jardutera itzul dadin, herriaren batasunerako eurok zuzentzeko baizik. »

Platon: Errepublika VII, 5[3]


« Adiskide maitea, berriro ahaztu duzu —esan nuen— legeari ez zaiola interesatzen egundoko zoriontasunaz gozatzen duen gizatalderik egotea; horregatik, hiri osoan zoriona zabaltzen ahalegintzen da legea, eta hirikideen artean bizikidetasuna ere sartzen, konbentzituz edo behartuz, eta bakoitzak taldearen mesedetan eman ditzakeen laguntzak emanaraztera behartzen du. Eta legeak berak tankera horretako gizon-emakumeak hezten ditu, ez baina norberak nahi duen eran jarduteko, baizik eta estatuaren batasuna lortzeko asmotan. »

Platon: Errepublika VII, 5[4] [5]


« Tu oublies encore une fois, mon cher ami, que le législateur doit se proposer, non pas le bonheur d’un ordre particulier de citoyens à l’exclusion des autres, mais le bonheur de tous, en les unissant entre eux par la persuasion et l’autorité, en les amenant à se faire part les uns aux autres des avantages que chacun peut apporter à la société commune ; et que s’il s’applique à former dans l’État de pareils citoyens, ce n’est pas pour les laisser libres de faire de leurs facultés tel emploi qu’ils voudront, mais pour les faire concourir à fortifier le lien de l’État. »

Platon. La République. LIVRE SEPTIÈME.


« —Vuelves, mi querido amigo —dije—, a olvidar que la ley no debe proponerse por objeto la felicidad de una determinada clase de ciudadanos con exclusión de las demás, sino la felicidad del Estado todo; que a este fin debe unirse a todos los ciudadanos en los mismos intereses, comprometiéndose por medio de la persuasión o de la autoridad a que se comuniquen unos a otros todas las ventajas que están en posición de procurar a la comunidad; y que al formar con cuidado semejantes ciudadanos, no se pretende dejarlos libres para que hagan de sus facultades el uso que les acomode, sino servirse de ellos con el fin de fortificar los lazos del Estado. »

Platón. La Republica. VII.


Erreferentziak

aldatu
  1. 2023eko ez-ohiko deialdiko EHUko Unibertsitatera sartzeko proban, testu honen, bertsio honen, iruzkina eskatu zen.
  2. Klasikoak bilduma. Platon: Politeia VII, 5 (224 or.) (itzultzailea: Juan Jose Pujana Arza, 1993).
  3. 2011ko uztaileko EHUko Unibertsitatera sartzeko proban, testu honen, bertsio honen, iruzkina eskatu zen.
  4. 2015eko ekaineko EHUko Unibertsitatera sartzeko proban, testu honen, bertsio honen, iruzkina eskatu zen.
  5. 2021. urtean, ohiko deialdian, berriro ere pasarte honen bertsio berbera erabili zen.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 3
idea 3
todo 2