Errepublikaren plaza (Paris)

Errepublikaren plaza (frantsesez: Place de la République) Frantziako Paris hiriburuan dagoen plaza bat da. 3., 10. eta 11. barrutien arteko elkargunean kokatua dago. 3,4 hektareatako azalera du eta erdian Marianne Frantziako Errepublikako irudi alegorikoaren eskultura dago.

Errepublikaren plaza (Paris)
Place de la République
road network of Paris
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Sector of ParisParis Centre
Udalerri barrutiaParisko 3. barrutia
Koordenatuak48°52′02″N 2°21′51″E / 48.8673°N 2.3641°E / 48.8673; 2.3641
Map
Historia eta erabilera
Berrikuntza2011ko ekaina - 2013ko uztaila
Izenaren jatorriaerrepublika
Dimentsioak119 (zabalera) × 283 (luzera) m

Historia

aldatu

Hasiera batean Place du Château d'Eau (urezko gazteluaren enparantza) izena zuen, 1811 urtean iturri handi bat altxatu baitzen erdian. Pierre-Simon Girardek diseinatu zuen. 1867an Gabriel Davioud-ek oraindik eta handiagoa zen iturria eraki zuen alboan. Biak ala biak lehoiak zituzten apaigarri.

XIX mendearen amaieran hartu zuen enparantzak gaur egungo itxura, Haussmann baroiak egin zuen Parisko birmoldaketa handiaren barnean. 1879an Errepublikaren 90. urteurrena ospatzeko erdian eskultura bat ezartzea erabaki zen eta horretarako lehiaketa abiatu zen. Léopold Moriceren diseinua izan zen irabazlea. 31 metrotako brontzezko eskultura 1880ko uztailaren 14an inauguratu zen eta ordutik aurrera Errepublikaren plaza izenaz ezagutzen da enparantza.

Kaleak

aldatu

Hamaika kale eta boulevardek egiten dute bat Errepublikaten plazan.

  • Boulevard de Magenta
  • Rue Beaurepaire
  • Rue Léon-Jouhaux
  • Rue du Faubourg du Temple
  • Avenue de la République
  • Boulevard Voltaire
  • Boulevard du Temple
  • Passage du Vendôme
  • Rue du Temple
  • Boulevard Saint-Martin
  • Rue René Boulanger

Iruditegia

aldatu

Informazio praktikoa

aldatu


Kanpo estekak

aldatu
  NODES