Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua, normalki Erresuma Batua gisa ezaguna (ingelesez United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland edota United Kingdom, laburdura UK) eta testuinguru batzuetan Britainia gisa[oh 1], Europa ipar-mendebaldeko kostaldearen aurrean dagoen estatu burujabea da[1]. Geografikoki Britainia Handiko irlak, Irlandako irlaren ipar-ekialdeak (Ipar Irlanda) eta Britainiar uharteen inguruko irla txikiek osatzen dute[2]. Ipar Irlanda da lurreko muga duen herrialdeko lurralde bakarra, Irlandako Errepublikarengandik banantzen duena. Erresuma Batuak Ozeano Atlantikoa du mugatzat ipar eta mendebaldean, Ipar itsasoa ekialdean, Mantxako kanala hegoaldean eta Irlandako itsasoarekin mendebaldean. 240.000 kilometro koadro inguru baditu ere, munduko hamabigarren herrialdea da kosta kilometroei dagokionez.

Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua
United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland
Ereserkia: God Save the King

Erresuma Batuko bandera

Erresuma Batuko armarria
Geografia
HiriburuaLondres
51°30′26″N 0°7′39″W
Azalera242.495 km² (80.)
Punturik altuenaBen Nevis (1.344 m)
Punturik sakonenaThe Fens (−4 m)
KontinenteaEuropa
MugakideakIrlandako Errepublika
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia konstituzional
Erresuma Batuko monarkaCharles III.a Erresuma Batukoa
LegebiltzarraErresuma Batuko Legebiltzarra
Epai autoritateaSupreme Court of the United Kingdom (en) Itzuli eta Lorden Ganbera
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria67.326.569
Dentsitatea277,64 bizt/km² (51.)
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Erlijioakristautasun
Emankortasun-tasa1,83 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak62.799 (2014)
Derrigorrezko eskolaratzea5-18
Bizi-itxaropena80,9561 (2015)
Giniren koefizientea32,8 (2012)
Giza garapen indizea0,929 (2021)
Ekonomia
BPG nominala2.622.433.959.604,2 $ (2017)
BPG per capita39.953 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa2.965.796.011.801 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn44.920,452 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala1,8 % (2016)
Erreserbak150.857.673.778 $ (2017)
Inflazioa1,2 % (2016)
Historia
1921Itun anglo-irlandarra
1927
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+44
ISO 3166-1 alpha-2GB
ISO 3166-1 alpha-3GBR
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.BS 1363 (en) Itzuli
Internet domeinua.uk (mul) Itzuli eta .gb
gov.uk

Erresuma Batua demokrazia parlamentario unitario bat eta monarkia konstituzional bat da[oh 2][4][5]. Monarka Elizabeth II.a da, 1952tik agintean egon dena[6]. Erresuma Batuaren hiriburua Londres da, hiri global bat eta mundu mailako finantza-zentro bat, 10,3 milioi biztanlerekin[7]. Erresuma Batua lau herrialdek osatzen dute: Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda[8]. Euren hiriburuak Londres, Edinburgo, Cardiff eta Belfast dira, hurrenez hurren. Ingalaterrak izan ezik, gainontzeko herrialdeek autonomia mailako itzulera gobernu bat dute, bakoitza botere eta konpetentzia desberdinekin[9][10][11]. Ingalaterrako Erresumaren (Gales barne) eta Eskoziako Erresumaren arteko batasuna 1707a gertatu zen, Britainia Handiko Erresuma sortzeko, eta ondoren, 1801ean, Irlandako Erresumarekin batuta Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua sortu zen. Irlandaren bost seiren independizatu ziren 1922an, gaur egungo egoeran utzita. 1927an Erresuma Batua izena hartu zuen aldaketa hori islatzeko[oh 3].

Man, Guernsey eta Jersey uharteak ez dira Erresuma Batuaren parte, baina bai dira Britainiar koroaren dependentziak, eta Erresuma Batuko Gobernuaren ardura da euren defentsa eta nazioarteko ordezkaritza[12]. Gainera, 14 itsasoaz haraindiko britainiar lurralde daude[13], Britainiar Inperioaren azken arrastoak. Inperioak, 1920ko unerik gorenean, munduko azaleraren laurden bat hartzen zuen, historiako inperiorik handiena. Britainiar eragina ikus daiteke bere kolonia izan ziren lurraldeen hizkuntza, kultura eta sistema politikoetan[14][15][16][17].

Erresuma Batua munduko bosgarren ekonomia da bere Barne Produktu Gordinaren (BPG) bolumena dela eta, eta hamargarrena erosahalmenaren parekotasunaren arabera. Diru-sarrera altuko herrialdea da eta 13.a Giza Garapenaren Indizearen arabera. Lehen herrialde industrializatua izan zen eta XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran (1815-1945) munduko potentzia nagusia izan zen[18][17]. Eragin ekonomiko kultural, militar eta politiko handia mantentzen du, potentzia nuklearra izateaz gain[19][20]. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren kide izan da 1946an sortu zenetik. Horrez gain, G8 eta G20, NATO, ELGA, UKUSA, Commonwealth eta Munduko Merkataritza Erakundearen kide da. Europar Batasunaren eta bere aurrekaria zen Europako Ekonomia Erkidegoaren kide izan zen 1973tik 2020an irten zen arte.

Etimologia

aldatu

1707ko Batasun Agiriak zioen Ingalaterra eta Eskoziako erresumak "batuko direla Britainia Handiko deituriko erresuma bakarrean"[21][22]. "Erresuma Batua" agirian deskribapen moduan erabiltzen zen, ez izen moduan, XVIII. mendean zehar, 1707tik 1800era izen ofiziala "Britainia Handia" zen[23]. 1800eko Batasun Agiriak Britainia Handiko Erresuma eta Irlandako Erresuma elkartu zituen, Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua eratuz. Irlandaren banaketa eta 1922ko Irlandako Estatu Askearen independentziaren ostean, Ipar Irlanda geratu zen erreinu ingelesaren parte bezala, "Britainia Handia eta Ipar Irlandako Erresuma Batua" izena hartuz[24].

Erresuma Batua herrialde burujabe bat bada ere, Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda askotan aipatzen dira herrialde (country) gisa[25]. Erresuma Batuko Lehen Ministroaren webgunean agertu izan da "herrialdeen barneko herrialdeak" esaldia Erresuma Batua definitzeko. Laburpen estatistikoak egiterakoan, adibidez Erresuma Batuak dituen NUTS 1 hamabi eskualdeetan, Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda "eskualde" gisa agertzen dira[26][27]. Era berean, Ipar Irlanda "probintzia" gisa ere aipatu ohi da[25][28]. Kasu honetan, erabiltzen den izenak eztabaidak piztu ditzake, eta norberaren ikuspuntu politikoa iradoki dezake[29].

"Britainia Handia" terminoak, normalki, Britainia Handia uharteari egiten dio erreferentzia, hau da, Ingalaterrak, Eskoziak eta Galesek osatzen duten elkarteari[30][31][12]. Baina, batzuetan, Erresuma Batuaren sinonimo gisa ere erabiltzen da.

 
Britainiar enbaxada Budapesten. Enbaxadetan British terminoa erabiltzea hobesten du gobernuak.

"Britainia" terminoa izan daiteke, aldi berean, Britainia Handiaren sinonimo[32][33] edo Erresuma Batuaren sinonimo[34][35]. Erabilera nahasia izaten da: Erresuma Batuko gobernuak nahiago du "UK" erabiltzea "Britain" edo "British" baino bere webgunean, ez bada enbaxaden inguruan hitz egiteko[36], baina onartzen du bi terminoek Erresuma Batuari egiten diotela erreferentzia eta "Britainiar Gobernua" zein "Erresuma Batuko gobernua" kopuru antzekoan erabiltzen direla[1]. Erresuma Batuko Izen Geografikoen Batzorde Iraunkorrak "Erresuma Batua", "UK" edo "U.K." erabiltzen ditu herrialde osoari buruz hitz egiteko; ez du "Britainia" zerrendatzen, baina esaten du "Britainia Handia" dela Ipar Irlanda ahazten duen termino bakarra. BBCk nahiago izan du, historikoki, Britainia erabiltzea Britainia Handia esan nahi duenean, baina gaur egungo estilo gidak ez du posiziorik babesten, baina aipatzen du "Britainia Handia" terminoak Ipar Irlanda kanpo uzten duela[37].

"Britainiar" adjektiboa normalki Erresuma Batuarekin lotutako gaiei buruz hitz egiteko erabiltzen da, adibide gisa herritartasun legeetan erabiltzen da[38]. Erresuma Batuko herritarrek izen ezberdinak erabiltzen dituzte euren nazionalitateari buruz galdetuz gero, euren burua britainiar, ingeles, eskoziar, galestar, ipar-irlandar edo irlandar gisa aurkezten baitute[39]; edo, batzuetan, horien arteko konbinazio bat[40]. Erresuma Batuko herritarren izendapen ofiziala "Britainiar herritar" da[1].

Erresuma Batuan hitz egiten diren beste hizkuntzatan honakoa da herrialdearen izen osoa: kornubieraz: Rywvaneth Unys Breten Veur ha Kledhbarth Iwerdhon, irlanderaz: Ríocht Aontaithe na Breataine Móire agus Thuaisceart Éireann, eskozieraz: Unitit Kinrick o Great Breetain an Northren Ireland, Eskoziako gaeleraz: Rìoghachd Aonaichte Bhreatainn is Èireann a Tuath, galesez: Teyrnas Unedig Prydain Fawr a Gogledd Iwerddon.

Geografia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Erresuma Batuko geografia»
 
Erresuma Batuko topografia
 
Skiddaw, Keswick herria eta Derwent Water lakua, Lake Districten.
 
Skye, Hebridetako uharte handienetako bat, Eskozian.
 
Barclodiad y Gawresetik panorama.

Erresuma Batuaren azalera osoa 244.820 kilometro koadrokoa da. Herrialdeak Britainiar uharteen gehiengoa okupatzen du, Britainia Handia uharte osoa barne, eta Irlandako uhartearen ipar-ekialdearen seiren bat. Inguruan dauden beste uharte batzuk ere herrialdearen parte dira. Ozeano Atlantikoa eta Ipar Itsasoaren artean dago eta hego-ekialdeko kosta Frantziako kostaldetik 22 kilometrora baino ez dago, Mantxako kanalak bereizten dituen bi puntu[41]. 1993an Erresuma Batuaren %10 inguru basoz estalia zegoen, %46 belardiak ziren eta %25 nekazaritza lurrak[42]. Greenwicheko Errege Behatokia da Greenwich meridianoa edo 0º meridianoa ezartzeko nazioartean onartutako lekua, 1884an Washington D. C.n erabaki zen bezala[43]; hala ere, neurketa zehatzagoak egin dira eta meridianoa behatokitik 100 metrora dagoela ikusi da[44].

Erresuma Batua 49º eta 61º N latitudeen eta 9º W eta 2º E longitudeen artean dago. Ipar Irlandak 360 kilometroko lurreko muga du Irlandako Errepublikarekin. Erresuma Batuaren kostaldeak 17.820 kilometro neurtzen ditu[45]. Europa kontinentalarekin lotzen da Eurotunelaren bidez, 38 kilometro itsaso azpian dituen 50 kilometroko tunela. Munduko itsaso azpiko tunelik luzeena da[46].

Ingalaterra Erresuma Batuaren %53 da lurraldeari dagokionez, 130.395 kilometro koadrorekin[47]. Herrialdearen eremurik handiena lurralde lau eta baxua da, baina ipar-mendebaldean pixka bat menditsuagoa da, Tees-Exe lerroan, Lake District, Peninoak, Exmoor eta Dartmoor barne hartzen duen lerroa. Ibai nagusienak Tamesis, Severn ibaia eta Humber dira. Ingalaterrako mendirik altuena Scafell Pike da, 978 metrorekin, Lake Districten.

Eskozia lurraldearen heren bat da (%32), 78.772 kilometro koadrorekin[48]. 800 uharte inguru ditu Eskoziak[49], batez ere bere mendebalde eta iparraldean; nabarmenak dira Hebridak, Orkadak eta Shetlandak. Eskozia da Erresuma Batuko naziorik menditsuena eta bere topografia Highlandeko Muga Failak markatzen du, haustura geologiko nabarmen bat Eskozia Arranetik mendebaldean Stonehavenera ekialdean gurutzatzen duena[50]. Faila honek bi eremu ondo bereizten ditu; iparraldean Highlandsak daude, eta hegoaldean eta ekialdean Lowlandsak. Highlandsak menditsuagoak dira, baita malkartsuagoak ere; bertan daude Eskoziako mendi nagusiak, baita Ben Nevis ere, Britainiar Uharteetako punturik altuena 1.345 metrorekin[51]. Lowlandeko eskualdeak, bereziki Clydeko fiordoaren eta Fortheko fiordoaren artekoa, Erdialdeko Lowland izenarekin ezagutzen dena, lauagoa da eta biztanle gehienak biltzen ditu; bertan daude Glasgow, hiririk populatuena eta Einburgo, hiruburua eta zentru politikoa. Hala ere, badaude mendiak lerro honen hegoaldean ere.

Gales lurraldearen %9 baino ez da, 20.779 kilometro koadrorekin[52]. Menditsua da, baina Hegoaldeko Gales ez da Iparraldeko Gales eta Erdialdeko Gales bezain menditsua. Hego Galesen dauden ingurune industrial nagusienak, batez ere Cardiff, Swansee eta Newport, eta Hegoaldeko Galesko Haranak bere hegoaldean. Galesko mendirik altuenak Snowdonian daude, Yr Wyddfa barne, 1.085 metrorekin, Highlandsetatik kanpo dagoen Erresuma Batuko mendirik altuena. Galesek 2.704 kilometro kostalde ditu. Hainbat uharte ere baditu, handiena Anglesey (Ynys Môn) da, ipar-mendebaldean.

Ipar Irlandak, Britania Handitik Irlandako itsasoak eta Ipar kanalak bereizia, 14.160 kilometro koadro ditu eta muino txikiz betea dago. Neagh lakua dago bertan, 388 kilometro koadrorekin Britainiar Uharteetako lakurik handiena dena azaleraren arabera[53]. Mendirik altuena Slieve Donard da, Mourne mendietan, 852 metrorekin.

Erresuma batuak lau ekoeskualde ditu: Zeltar baso hostozabala, Ingalaterrako Lowlandseko pagadia, Ipar Atlantikoko baso heze nahastua eta Kaledoniar konifera basoa[54]. 2019ko Basoen Integritate Indizean 1,65/10etik atera zuen, munduko 161. herrialdea 172tik[55].

Erresuma Batuko lurralde gehienak klima epela du, normalki tenperatura freskoarekin eta euri askorekin urte osoan zehar. Tenperatura urtaroen arabera aldatzen da, baina oso gutxitan jaisten da -20 °Ctik edo igotzen 35 °C baino gehiago[56][57]. Kostaldetik urrunen dauden inguruneak, bereziki Ingalaterrako gune altuek, Ipar Irlandak eta Eskoziako gune askok klima ozeaniko azpipolarra dute. Eskoziako gunerik altuenek klima kontinental azpiartikoa dute eta mendiek tundrako klima[58]. Haize nagusia hego-mendebaldekoa da, Ozeano Atlantikoko tenperatura epelagoak ekartzen dituena, bere hezetasunarekin batera. Mendiek haize hau gelditzen dute eta, horregatik, ekialdea lehorragoa da mendebaldea baino. Golkoko itsaslasterrak negua hain hotza ez izatea lortzen du, bereziki mendebaldean[59]. Uda beroagoa da Ingalaterrako hego-ekialdean eta hotzagoa iparraldean. Elurte handiak izan daitezke neguan zein udaberriaren hasieran.

Erresuma Batua 180 herrialdetik laugarrena da Ingurumen Jarduera Indizean[60]. Onartutako lege baten arabera, herrialdeak berotegi-efektuko gasetan neutrala izango da 2050erako[61].

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Erresuma Batuko historia»

Batasunaren Agiria baino lehen

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Eskoziako historia», «Galesko historia» eta «Irlandako historia»

Britainia Handiko Erresuma

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Britainia Handiko Erresuma»

Gobernua eta administrazioa

aldatu

Politika

aldatu

Erresuma Batua common law-en oinarritutako monarkia parlamentarioa den arren, ez dauka konstituzio bat idatzirik. Bere funtsezko printzipioak Magna Carta-n eta gobernuko instituzioenetan oinarrituta daude, hau da, Koroa bera, Ministroen kabinetea, Kontseilu Pribatua eta Parlamentua.

Britainiar erregea Estatuburua eta Ingalaterrako Elizaren burua da. Gainera, formalki, Lehen Ministroa eta Gobernua hautatzen ditu, hauteskunde demokratikoak direla medio.

Botere betearazlea ministroek osatzen dute, Lehen Ministroak (Prime Minister) zuzenduta. Gobernatzeko Komunen Gela (House of Commons) -ren gehiengo euskarria behar du.Horrela, gehiengoa duen partiduak gobernua osatzen du eta Lehen Ministroa gehiengoa duen alderdien liderra da.Gero, Lehen Ministroak, erregeren hautaketa dela medio, bere ministroak aukeratzen ditu.

Britainiar sistema, nahiz eta alderdianitza izan, de facto, alderdibitasun bihurtu da: Alderdi Kontserbadorea edo Tory eta Alderdi Laborista edo Labour Lehen Mundu Gerratik bizitza politikoan nagusiak izan dira eta. 2010eko auteskundeetan joera aldatu egin da Liberal Demokraten koalizioa behar izan baitute Kontserbadoreek boterea berreskuratzeko. Gaur egun, britainiar bizitza politikoan bi auzi nagusiak daude. Lehenengoa, Britainia Handiaren papera Europar Batasunaren barruan. Britainiar euroeszeptizismoa oso hedatua da eta gehiengoak ez du begiko nazioz gaindiko erakundeei subiranotasuna ematea, hau nabaritzen da Schengen espazioan eta moneta-batasunean. Bigarrena, gobernuen politika ekonomiko-soziala da. Bigarren Mundu Gerraz geroztik, alderdi politikoek Welfare State edo Ongizate Estatua adostu zuten, heroiek (gudan borrokatu zuten soldaduek) merezi zuten herriaren ideiapean. Hala ere, esku-hartze eta nazionalizatzaile programak apurka-apurka maila ekonomiko eta geopolitiko itzelen galera baino ez zuen lortu. Prozesu honek bere horretan jarraitu zuen Margaret Thatcher gobernura heldu zen arte. Honek herriarentzat oso latzak ziren politika neoliberalak hartu zituen. Tony Blairren gobernu laboristak ezkerretik politika liberal eta atlantista jarraitu zuen.

 

Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko (United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland, ingelesez) hiriburua Londres (14.945.000 hab.) da. Herrialdea lau zati edo herritan banatuta dago: Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda. Estatuaren hiriburua Ingalaterrarena da. Beste herrien hiriburuak Edinburgh, Cardiff eta Belfast dira hurrenez hurren. Herrialde bakoitzak zenbait autonomia ere badauka.

Banaketa administratiboa

aldatu

Erresuma Batuak konderrietan edo shiretan duen banaketa geografikoa Ingalaterran eta Eskozian hasi zen Erdi Aroaren hasieran eta Britainia Handian eta Irlandan osatu zen Aro Modernoaren hasieran[62]. Xedapen administratiboak bananduta garatu ziren Erresuma Batuko herrialde bakoitzean, sarritan Erresuma Batua sortu baino lehenagokoak diren jatorriekin. Tokiko gobernu modernoa, hautatutako kontseiluen bidez, neurri batean antzinako konderrietan oinarritua, modu bananduan sortu zen: Ingalaterran eta Galesen 1888ko lege batean, Eskozian 1889ko lege batean eta Irlandan 1898ko lege batean; honela, ez dago gobernu lokalen administrazioen lege orokorrik Erresuma Batu osorako[63]. XIX. mendera arte ia ez zen aldaketarik izan xedapen horietan, baina orduz geroztik etengabeko bilakaera izan dute eginkizunek eta funtzioek[64].

Ingalaterrako tokiko gobernuaren antolaketa konplexua da, eta funtzioen banaketa tokiko xedapenen arabera aldatzen da. Ingalaterrako goi mailako azpiatalak bederatzi eskualdeak dira, gaur egun nagusiki helburu estatistikoetarako erabiltzen direnak[65]. Eskualde batek, Londres Handiak, batzar bat eta alkate bat ditu, zuzenean 2000. urtetik hautatuak, herritarrek erreferendum batean proposamenari emandako babesaren ondoren[66]. Asmoa zen beste eskualde batzuek ere beren eskualde-biltzar propioak izatea, baina ipar-ekialdeko eskualdean batzar proposamen bat baztertua izan zen 2004ko erreferendum batean[67]. 2011tik, hamar autoritate konbinatu sortu dira Ingalaterran. Horietako zortzik alkate hautatuak dituzte, eta lehen hauteskundeak 2017ko maiatzaren 4an egin ziren[68]. Eskualde mailatik behera, Ingalaterrako toki batzuek konderri-kontseiluak eta barruti-kontseiluak dituzte, eta beste batzuek agintari unitarioak; Londres, berriz, Londresko 32 udalerrik eta Londresko hiriak osatzen dute. Zinegotziak gehiengo soileko sistemaren bidez aukeratzen dira izen bakarreko barrutietan, edo kide anitzeko sistemaren bidez, izen anitzeko barrutietan[69].

Tokiko gobernuari dagokionez, Eskozia 32 kontseilu-eremutan banatuta dago, eta aldaketa handiak daude, bai tamainari dagokionez, bai biztanleriari dagokionez. Glasgow, Edinburgo, Aberdeen eta Dundee hiriak banandutako kontseilu guneak dira, Lur Garaien Kontseilua bezala, Eskoziaren azaleraren herena hartzen duena, baina soilik 200.000 pertsona baino gehixeago. Tokiko kontseiluak hautatutako zinegotziek osatzen dituzte, eta horietatik 1.223 zinegotzi daude[70]; lanaldi partzialeko soldata jasotzen dute. Hauteskundeak boto bakar transferigarriaren bidez egiten dira, hiruzpalau zinegotzi hautatzen dituzten barruti plurinominaletan. Kontseilu bakoitzak probestu edo deitzaile bat aukeratzen du, kontseiluaren bileretako buru izango dena eta eremuaren buru gisa jardungo duena.

Galesko tokiko gobernuak 22 agintari ditu. Horien artean daude Cardiff, Swansea eta Newport hiriak, eskubide propioz agintari bateratuak direnak. Hauteskundeak lau urtean behin egiten dira, gehiengo sinplearen sistemaren arabera[71].

Ipar Irlandako tokiko gobernua 1973tik barrutiko 26 kontseilutan antolatuta dago, horietako bakoitza boto bakar transferigarriaren bidez aukeratua. Bere eskumenak zerbitzu hauetara mugatzen dira: hondakinen bilketa, txakurren kontrola eta parke eta hilerrien mantentzea[71]. 2008an, gobernuak 11 kontseilu berri sortzeko eta egungo sistema ordezkatzeko proposamenak adostu zituen[72].

Demografia

aldatu

Biztanleria

aldatu

2011eko erroldaren arabera Erresuma Batuak 63.181.775 biztanletako opulazioa dauka eta honek Europar Batasuneko hirugarren herrialde populatuena egiten du. Hauetatik 53 milioi Ingalaterran bizi dira eta ondorioz Ingalaterra da munduan dentsitate handiena duen herrialdea, 420 biztanle kilometro koadroko.

Banaketa etnikoa

aldatu

Britainiarren gehiengoa XI mendearen aurretik jadanik bazeuden herrietatik dator, hala nola, zeltiarrak, erromatarrak, anglo-saxoiak, norvegiarrak eta normandiarrak. 2006an egindako ikerketa batek erakutsi zuen populazioaren erdiak germaniarren Y kromosomak dituztela. Bestetik gaur egungo britainiarren %75aren jatorri genetikoa duela 6.200 urte iritsi ziren herrietatik datozela eta euskaldunekin arbaso komunak dituzten ikerketak ere badira.

XVIII mendetik aurrera inmigrazio handia izan du Erresuma Batuak, hala esklabu trafikoaren ondorioz, nola Britainiar Inperiotik metropolira etorri zirenen ondorioz. 1948tik aurrera Afrika, Karibe tea Asia hegoaldetik jende andana iritsi zen uharteetara. Hauek dira etnia ugarienak:

  • Britainiarrak: 54.153.898
  • Indiarrak: 1.053.411
  • Karibear beltzak: 1.148.738
  • Pakistandarrak: 747.285
  • Bangla Deshtarrak: 283.063
  • Txinatarrak: 247.403

Hizkuntzak

aldatu

Munduko hizkuntzarik hedatuena eta garrantzitsuena den ingelesarekin elkarbizi behar dute beste hizkuntza britainiar batzuk, gutxituak direnak: galesa (Galesen), eskoziera eta Eskoziako gaelera (Eskozian), irlandera eta Ulsterko eskoziera (Ipar Irlandan), manxera (Man uhartean) eta kornubiera (Kornuallesen). Eskoziera eta Ulsterko eskoziera izan ezik, guztiak zelta hizkuntzak dira.

Aurrez aipaturiko inmigrazioaren eraginez mundu zabaleko hainbat hizkuntza ere hitzegiten dira. Biztanleen %2.7ak Asia hegoaldeko hizkuntzak erabiltzen ditu. Poloniera ere oso zabalduta dago, 546.000 hiztunekin Ingalaterrako bigarren hizkuntza erabiliena da.

Erlijioa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Erlijioa Erresuma Batuan»

Biztanleriaren gehiengoa kristaua da, baina beste erlijio asko ere badira. Hona hemen ehunekoak:

Hiri nagusiak

aldatu
# Hiria Populazioa Herrialdea
1 Londres 8.538.689 Ingalaterra
2 Birmingham 1.092.330 Ingalaterra
3 Leeds 751.485 Ingalaterra
4 Glasgow 589.900 Eskozia
5 Sheffield 552.698 Ingalaterra
6 Bradford 522.452 Ingalaterra
7 Manchester 503.127 Ingalaterra
8 Edinburgh 468.720 Eskozia
9 Liverpool 466.415 Ingalaterra
10 Bristol 428.234 Ingalaterra
11 Cardiff 346.090 Gales
12 Belfast 333.871 Ipar Irlanda

Ekonomia

aldatu

Erresuma Batua munduko herrialde nagusietariko bat da merkataritzan eta industrian. Haren barne produktu gordina (BPG) munduko bosgarrena zen 2006an (aurretik zituen Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania eta Txina). 2006an Erresuma Batuko BPGa 2,37 bilioi dolar izan zen, hau da, 41.777 dolar per capita.

Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan eta apurka-apurka koloniak galtzen ari zela, herrialdeak behin indartsu izandako bere ekonomiaren sustapenari ekin zion bi harreman sendotuaz: alde batetik, Europar Batasunean parte hartzen, eta bestetik Estatu Batuekin zeuzkaten harreman komertzialak sendotuz. Elkartasun hauei esker, XX. mendearen bigarren zatian zehar eta XXI. mendearen hasieran garapena iraunkor eta sendo mantendu du.

Herrialde garatu guztiak bezala, Erresuma Batuko arazo nagusiak soldata altuak eta manufaktura eta industria astunean berriak diren herrialdeen lehia, batez ere Txina, Taiwan, India eta Hego Korea, dira.

Nekazaritza BPGaren %1a baino ez da eta nahikoa mekanizatuta dago. Industria arloan, aktibitate nagusiak makineria, garraio-materiala (ibilgailuak, trenbideak, aeronautika) eta produktu kimikoak dira. Meatzaritzan antzinako Yorkshire, Gales, Eskozia eta Lancashireko ikatz meategiek zentral termikoei behar duten energia eman diote. 1970an Ipar Itsasoan aurkitutako petrolioari esker Europako bigarren ekoizlea bihurtu zen Norvegiaren atzetik, nahiz eta gaur egun petrolio hori agortzen ari den. Hirugarren sektorea da herrialdeko BPGaren zati handiena, batez ere Londresko City-an dauden Burtsa, finantza-zerbitzuak eta Aseguru-etxeak.

Erresuma Batuko dirua libera esterlina da.

Azpiegiturak

aldatu

Aireportuak

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.

Kultura

aldatu

Literatura

aldatu

Historia luzea dauka Erresuma Batuko literaturak eta mundu mailan erreferentziazko idazle bihurtu diren idazle eta antzerkigile askoren jaioterria izan da. Ezagunenak honako hauek dira:

Musika

aldatu

Musika klasikoaren konposatzaile asko izan bazituen ere Erresuma Batua musika modernoarekin oso loturik dago eta estilo ugari sortu izan dira bertan, gerora mundu osoan zabaldu direnak, hala popa, rocka, punka edo heavya. Azken 50 urtetan oso ezagunak izan diren musikari eta taldeen zerrenda da honako hau:

Zinema

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Erresuma Batuko zinema»

Zuzendari eta aktore bikainak eman ditu Erresuma batuak.

Kirolak

aldatu

Kirol gehienen jatorria Erresuma Batuan dago edo bertan izan dute garapena, hala nola, futbola, rugbya, golfa, cricketa, tenisa. Gehienen kasuan XIX mendean ezarri ziren arauak eta orduan sortu ziren lehenengo txapelketak.

Futbola

aldatu

Futbolari dagokionez munduko liga indartsuenetakoa da Premier Leaguea, eta Erresuma Batuen jarraitzaile gehien dituen kirola da. 1992an eratu zen arren, Ingalaterrako liga 1889an abiatu zen, baina Kopa 1872tik aurrera jokatzen da. Ondoren etorri ziren Eskoziako Liga (1891) eta Kopa (1873), Galesko Kopa (1878) eta Irlandako Liga (1890) eta Kopa (1881), gaur egun Ipar Irlandako taldeek jokatzen dutena. Talde ezagunenak Manchester United, Liverpool, Arsenal eta Eskozian Celtic Glasgow eta Glasgow Rangers dira.

Errugbia

aldatu

Errugbiak ere zaletu asko ditu, Erresuma Batuen jarraitzaile gehien dituen bigarrena da, batez ere urtero jokatzen den Sei Nazioen Txapelketak. 1883an hasi zen jokatzen eta Ingalaterra (27) eta Gales (26) dira garaipen gehien dituzten selekzioak. Aipatzekoa da Irlandako errugbi selekzioak Irlanda eta Ipar Irlandako jokalariak dituela.

Tenisa

aldatu

Tenis modernoa 1860 hamarkadan sortu zen Birminghamen eta Wimbledongo txapelketa da munduko zaharrena, 1877an abiatu baitzen.

Eskozian asmatu zen golfa eta bertako zelaiek prestigio handia dute. Denetan aipagarriena St Andrewsko Old Course da.

Txirrindularitza

aldatu

2014.eko Frantziako Tourra handik atera zen. Han, Vincenzo Nibali jarri zen lider eta tourra irabazi zuen.

Iruditegia

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. Erabilera nahasia izaten da. Guardian edo Telegraph egunkariek, adibidez, Britainia (Britain) erabiltzen dute Erresuma Batuaren sinonimo gisa. Hala ere, Britainiako Gobernuaren zerbitzu digitalaren estilo gidak gomendatzen du gov.uk webgunean erabiltzerakoan "Erresuma Batua edo UK erabiltzea lehentasunez, Britain edo British beharrean, baina Britainiar Enbaxada erabiltzea eta ez Erresuma Batuaren enbaxada".
  2. Erresuma Batuak ez du kodetutako konstituzio bat, baina baditu Parlamentuko Legeak, epaitegien ondorioak, tradizioak eta konbentzioak.[3]
  3. Anglo-irlandar Ituna 1921eko abenduaren 6an sinatu zen, Irlandaren Independentziako Gerra konpontzeko. Itunaren ondorioz, urtebete beranduago, Irlandako Estatu Askea eratu zen, Commonwealtharen barneko domeinu berezi gisa. 1927an aldaketa hau islatu zuten Erregetzat eta Parlamentuaren Tituluen 1927ko legearekin.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Ingelesez) «Toponymic guidelines for the United Kingdom» GOV.UK (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  2. (Ingelesez) «GREAT BRITAIN | Definition of GREAT BRITAIN by Oxford Dictionary on Lexico.com also meaning of GREAT BRITAIN» Lexico Dictionaries | English (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  3. (Ingelesez) UCL. (2018-08-09). «What is the UK Constitution?» The Constitution Unit (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  4. www.royal.gov.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  5. «United Kingdom - The World Factbook» www.cia.gov (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  6. (Ingelesez) Staff, A. O. L.. «Queen takes over longest reign mantle after Thailand's King Bhumibol dies» www.aol.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  7. «World Urbanization Prospects - Population Division - United Nations» population.un.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  8. «Number10.gov.uk » countries within a country» webarchive.nationalarchives.gov.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  9. (Ingelesez) «Devolution of powers to Scotland, Wales and Northern Ireland» GOV.UK (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  10. (Ingelesez) Fall in UK university students. 2009-01-29 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  11. «Transport Research Knowledge Centre - Country Overviews» web.archive.org 2010-04-04 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  12. a b (Ingelesez) team, Central. (2005-03-31). «Key facts about the United Kingdom» webarchive.nationalarchives.gov.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  13. (Ingelesez) «UK Overseas Territories - GOV.UK» www.gov.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  14. (Ingelesez) «Explaining the 'Anglosphere'» the Guardian 2004-10-28 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  15. «Commonwealth Secretariat - Head of the Commonwealth» web.archive.org 2010-07-06 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  16. Constitutionalism and political reconstruction. Brill 2007 ISBN 978-90-474-2784-1. PMC 646789700. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  17. a b Ferguson, Niall. (2003). Empire : the rise and demise of the British world order and the lessons for global power. Basic Books ISBN 0-465-02328-2. PMC 51518397. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  18. Mathias, Peter. (2001). The first industrial nation : the economic history of Britain, 1700-1914. Routledge ISBN 0-415-26672-6. PMC 47443939. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  19. McCourt, David M.. (2014). Britain and world power since 1945 : constructing a nation's role in international politics. ISBN 0-472-12037-9. PMC 890951504. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  20. Globalization, security, and the nation-state : paradigms in transition. State University of New York Press 2005 ISBN 1-4237-4400-4. PMC 62750460. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  21. «Treaty or Act of the Union, Scotland & England 1706 - UK History.» www.scotshistoryonline.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  22. Barnett, Hilaire. (2011). Constitutional & administrative law. (8th ed. argitaraldia) New York ISBN 978-0-415-56301-7. PMC 680052342. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  23. «HISTORY OF GREAT BRITAIN (from 1707)» www.historyworld.net (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  24. Cottrell, Peter. (2008). The Irish Civil War 1922-23. Osprey Pub ISBN 978-1-84603-270-7. PMC 183265280. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  25. a b Dunn, Seamus. (2000). An alphabetical listing of word, name, and place in Northern Ireland and the living language of conflict. Edwin Mellen Press ISBN 0-7734-7711-X. PMC 44046847. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  26. «Wayback Machine» web.archive.org 2014-12-24 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  27. «GMB - 13.4% Fall In Earnings Value During Recession» web.archive.org 2014-01-03 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  28. Murphy, Dervla. (1979). A place apart. Penguin ISBN 0-14-005030-2. PMC 10451845. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  29. Whyte, John Henry. (1990). Interpreting Northern Ireland. Clarendon Press ISBN 0-19-827848-9. PMC 21375647. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  30. (Ingelesez) Staff, Guardian. (2021-04-30). «Guardian and Observer style guide: P» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  31. (Ingelesez) Alphabetical checklist. 2002-08-19 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  32. (Ingelesez) «Britain» dictionary.cambridge.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  33. (Ingelesez) «BRITAIN | Definition of BRITAIN by Oxford Dictionary on Lexico.com also meaning of BRITAIN» Lexico Dictionaries | English (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  34. (Ingelesez) «Britain definition and meaning | Collins English Dictionary» www.collinsdictionary.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  35. «Britain - Definition for English-Language Learners from Merriam-Webster's Learner's Dictionary» learnersdictionary.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  36. (Ingelesez) «A to Z - Style guide - Guidance - GOV.UK» www.gov.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  37. «BBC Academy - Journalism - B» web.archive.org 2018-03-26 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  38. Bradley, A. W.. (2007). Constitutional and administrative law. (14th ed. argitaraldia) Pearson Longman ISBN 1-4058-1207-9. PMC 73744050. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  39. «NI Life and Times Survey - 2010: NINATID» www.ark.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  40. «Ethnicity and National Identity in England and Wales - Office for National Statistics» www.ons.gov.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  41. (Ingelesez) United Kingdom. 2021-05-04 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  42. «United Kingdom - Atlapedia® Online» www.atlapedia.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  43. «The Prime Meridian at Greenwich : Royal Observatory & history of astronomy : Astronomy fact files : Astronomy & time : Explore online : RMG» web.archive.org 2015-11-07 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  44. (Ingelesez) «How the Prime Meridian line is actually 100 metres away from first thought» The Independent 2015-08-13 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  45. «WebCite query result» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  46. «The Channel Tunnel» web.archive.org 2010-12-18 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  47. (Ingelesez) England - Profile. 2011-12-12 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  48. «Facts, Information and Map of Scotland : Official online Gateway to Scotland» web.archive.org 2008-06-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  49. (Ingelesez) «The complete guide to the ... Scottish Islands» The Independent 2011-10-20 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  50. (Ingelesez) «Highland Boundary Fault from The Gazetteer for Scotland» www.scottish-places.info (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  51. (Ingelesez) «Great Britain’s Tallest Mountain Is Taller | Blog» www.ordnancesurvey.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  52. (Ingelesez) Profile: Wales. 2012-01-11 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  53. «CAIN: Background Information on Northern Ireland Society - Geography» cain.ulster.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  54. Dinerstein, Eric; Olson, David; Joshi, Anup; Vynne, Carly; Burgess, Neil D.; Wikramanayake, Eric; Hahn, Nathan; Palminteri, Suzanne et al.. (2017-04-05). «An Ecoregion-Based Approach to Protecting Half the Terrestrial Realm» BioScience 67 (6): 534–545.  doi:10.1093/biosci/bix014. ISSN 0006-3568. PMID 28608869. PMC PMC5451287. (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  55. (Ingelesez) Grantham, H. S.; Duncan, A.; Evans, T. D.; Jones, K. R.; Beyer, H. L.; Schuster, R.; Walston, J.; Ray, J. C. et al.. (2020-12-08). «Anthropogenic modification of forests means only 40% of remaining forests have high ecosystem integrity» Nature Communications 11 (1): 5978.  doi:10.1038/s41467-020-19493-3. ISSN 2041-1723. PMID 33293507. PMC PMC7723057. (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  56. (Ingelesez) «Hottest day of each year from 1900» www.trevorharley.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  57. (Ingelesez) «Coldest day of each year from 1900» www.trevorharley.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  58. Peterson, Adam. (2016-08-09). English: A map of Köppen climate types in the United Kingdom (SVG version). (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  59. (Ingelesez) «UK Climate Projections (UKCP)» Met Office (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  60. «Environmental Performance Index | Environmental Performance Index» epi.yale.edu (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  61. «StackPath» www.instituteforgovernment.org.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  62. «The Story of the Shire : Being the Lore, History, and Evolution of English County Institutions» Notes and Queries s12-VIII (157): 320–320. 1921-04-16  doi:10.1093/nq/s12-viii.157.320. ISSN 1471-6941. (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  63. York), UN Conference on the Standardization of Geographical Names (9th : 2007 : New. (2007). Ninth United Nations Conference on the Standardization of Geographical Names, New York, 21-30 August 2007.. UN ISBN 978-92-1-101158-6. PMC 1248064950. (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  64. Barlow, I. M.. (1991). Metropolitan government. Routledge ISBN 0-415-02099-9. PMC 22809989. (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  65. «Government Offices | National | National» web.archive.org 2009-06-06 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  66. «A short history of London government - London Life, GLA» web.archive.org 2008-04-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  67. (Ingelesez) «The Times & The Sunday Times» www.thetimes.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  68. (Ingelesez) «Elections 2017 results: Who are the new metro mayors?» BBC News 2017-05-05 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  69. «Wayback Machine» web.archive.org 2012-01-18 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  70. Bennie, Lynn. (2006-11). «TRANSITION TO STV: SCOTTISH LOCAL GOVERNMENT ELECTIONS 2007» Representation 42 (4): 273–287.  doi:10.1080/00344890600951841. ISSN 0034-4893. (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  71. a b «Welsh Government | Unitary authorities» web.archive.org 2015-03-10 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  72. «13 March 2008 - Foster announces the future shape of local government | Northern Ireland Executive» web.archive.org 2008-07-25 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Done 1
eth 3
News 1
punk 1
see 3
Story 9