Errublo
Artikulu hau dibisa izenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errublo».
Errubloa (errusieraz: рубль) Errusia, Bielorrusia eta Transnistria ko monetaren izena da. Historian zehar, Moskuko Dukerri Handian, Errusiar Inperioan, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboan (1917-1922), Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean (1923-1992), Letonian, (1992-1993) eta Tadjikistanen (1995-2000)erabili izan da errubloa.
Egun, izen hau daramaten legezko hiru moneta daude: Errusiar errubloa, Bielorrusiar errubloa eta Transinistriar errubloa.
Historia
aldatuErrublo izena, Novgorod hirian aurkitutako izkribu batean azaltzen da lehendabizikoz, XIII. mendean. Izkribua, urkiaren enbor-azal bat da zehazki, 1281 eta 1299 urte bitartekoa.
XV. mendean errubloa moneta unitate bilakatu zen. Errublo baten balio ehun dengaren parekoa zen.
Moneta unitateak novgorodki eta moskovki ziren, eta ondoren, kopek eta dengak. XVI. mendean errublo batek 100 kopek, edota 200 dengaren balioa zuen.
1704an, moneta sistema hamartarra erabiltzen zuen lehendabiziko herrialdea izan zen Errusia. Zilarrezko errubloak kobrezko 100 kopek-en balio bera zuen.
Inperio errusiarreko errubloa
aldatuHonakoak ziren XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera bitartean, Errusiako inperioan erabiltzen ziren errubloak:
Balioa | Aurrealdea | Atzealdea | Balioa | Aurrealdea | Atzealdea |
---|---|---|---|---|---|
1 | 3 | ||||
5 | 10 | ||||
25 | 100 |
Sobietar errubloa
aldatu1923 eta 1991ko abenduaren 26ra bitartean, sobietar errubloa izan zen Sobietar Batasuneko moneta ofiziala. 1947ra arte, txervonets izeneko moneta ere erabiltzen zen. 1991 eta 1995 urte bitartean, errepublika sobietar izandako herrialdeek errublo sobietarra erabiltzeari utzi zioten. Herrialde bakoitzak bere moneta propioa sortu zuen.
Errublo berriak
aldatuErrublo sobietarraren desagerpenaren ostean, hainbat herrialdek (euren artean onartu gabeko herrialde bat) “errublo” izena aintza hartu zuten euren moneta izendatzeko:
- Letoniak Letoniar errubloa erabiltzeari ekin zion 1992ko maiatzaren 7tik aurrera. 1993ko ekainaren 25ean lats letoniarra ezarri zuen.
- Bielorrusiak Bielorrusiar errubloa ezarri zuen 1992ko maiatzaren 25etik aurrera.
- Errusiak Errusiar errubloa erabiltzeari ekin zion 1993ko uztailaren 26an.
- Transnistriak, onartu gabeko estatuak, Transnistriar errubloa ezarri zuen 1994ko abuztuaren 17an.
- Tajikistanek Tadjikistango errubloa ezarri zuen 1995eko maiatzaren 10etik, 2000. urteko urriaren 30era arte. Ordu hartan, moneta aldatu eta somonia erabiltzeari ekin zion.
2014ko abenduaren 1an, errubloa hondoratzen ari zen petrolioaren prezio beherakadagatik[1]. Abenduaren 16an, errubloak beherakada handia jasan zuen euroa eta dolarrarekiko Moskuko burtsan; eta ondorioz, euro bakoitzak 100 errublo balio izatera igaro zen[2]. Abenduaren 17an, EBZren truke tasa ofizialean %10 indartu zen errubloa, eta 82,17 euroan trukatu zen[3].
Ikus gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Errubloa amiltzen ari da, petrolioaren prezio beherakadak bultzatua», Berria, 2014-12-02
- ↑ «Errubloak beherakada handia izan du euroa eta dolarrarekiko», Berria, 2014-12-16
- ↑ «%10», Berria, 2014-12-18