Esku
Eskua bi gorputz-atal atal-aniztunak, oratzaileak eta hatz-aniztunak dira. Gizakien edo beste primateen beso bakoitzaren muturrean daude. Gauzak ukitu, hartu eta eraldatzeko erabiltzen dira. Ukimenak garrantzi handia du eskuetan.
Esku | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | goiko gorputz-adarra |
Konponenteak | hatza Esku-ahurra Hatz txikia Hatz nagia Hatz luzea Hatz erakuslea Erpurua Karpoa Metakarpoa back of hand (en) |
Artikulazioa | Besaurrea (hurbilekoa) |
Hona drenatzen du | Dorsal venous network of hand (en) |
Arteria | ulnar artery (en) |
Zaina | Dorsal venous network of hand (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | manus |
MeSH | A01.378.800.667 |
TA | A01.1.00.025 |
FMA | 9712 |
Terminologia anatomikoa |
Hezurrak
aldatuEsku bakoitzak 27 hezur ditu:
Karpoa
aldatuKarpoa da eskuturretik gertuen dagoen zatia. Zortzi hezur ditu, launa hezurretako bi ilaratan antolatuak:
- Hurbileko ilara, radio hezurretik hasita kubitu hezur aldera: eskafoidea, ilargi-formakoa, piramidala eta pisiformea.
- Urruneko ilara: trapezioa, trapezoidea, hezur handia eta kako-hezurra.
Metakarpoa
aldatuMetakarpoa bost hezurrek osatzen dute, eskuturretik urrutien daudenak dira eta esku-ahurraren barruan eta ahurrean daude.
Falangeak
aldatuFalangeak hatzeko hezurrak dira.
Hiru dira hatzeko: hurbilekoa, erdiko eta urrunekoa. Erpuruak bi du: hurbilekoa eta urrunekoa.
Giharrak
aldatuBesagainetik datozen giharrak bi eratakoak dira: esku-ahurrekoak (estutzaileak) eta eskugainekoak (luzatzaileak). Eskuak berak, hala ere, baditu bere giharrak, kubituaren ingurukoak (4), erpuruaren ingurukoak (4) eta esku-ahurrekoak (11). Guztira 19 gihar dira berezkoak eta 15 besagainetik datozenak eta zainetan bukatzen direnak. Eskuaren odol elikadura radio arterien eta kubitu arterien bidez egiten da nagusiki. Zain txiki ugariren sarea dago, horiez gainera, azalean barrena. Eskuaren ezaugarri nagusia mugimendurako aukera da, giharren, zainen eta hezurren giltzadurari esker.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.