Eskumiku

Eskumikatu» orritik birbideratua)

Eskumiku (latinezko ex communicatio hitzetik eratorria) gizabanako bat edo batzuk erlijio batetik egoztea da, behin-behinekoz edo behin betiko. Zigorraldi horretan, zigortua ez da sinestunen komunitateko kide, eta ezin du zeremonietan parte hartu.

Jean-Paul Laurens,L'Excommunication de Robert le Pieux (1875, Musée d'Orsay)

Kristau eliza guztiek beren zuzenbide kanonikoan prozesu hori arautu dute.[1] Kristautasunean eukaristian parte hartzeko debekua suposatzen da. Zigorra 306an Iliverisko Kontzilioan ezarri zen, ortodoxiaren aurkako doktrinak bultzatzen zutenentzat antzinako anatemak berreskuratuz. Hala ere, ondorioak erlijiotik at ere zabaldu daitezke: Elizarekin harreman galtzean Erdi Aroan erregeek botere politikoa ere galtzen zutelako.

Budismoan eta hinduismoan berez ez dago eskumikurik baina sinestunen komunitatetik botatzeko prozedurak ere erabili dituzte. Islamek bere sistema dute: takfir izenekoa. Era berean, judaismoak herem izeneko anatema du.

Erreferentziak

aldatu
  1. Dulles, A.. (2005). Church: Church Membership. in: Encyclopedia of religion. 3 (2.. argitaraldia) Detroit: Macmillan Reference.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
todo 1