Esneki argi
Esneki argia (Lactarius pallidus) Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Susmagarria da eta ez da kontsumitu behar.
Esneki argia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius pallidus Pers., 1797 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Agaricus pallidus, Galorrheus pallidus, Lactifluus pallidus, Lactarius nominabilis, Lactifluus nominabilis.
Deskribapena
aldatuKapela: 4 eta 12 cm. arteko diametrokoa edo gehiagokoa, haragitsua hasieran, gero deprimitua eta amaieran inbutu formakoa eta ertza denbora luzez biribildua. Azala likatsua hezetasunarekin eta krema-haragi zurbil-zurbil kolorekoa. Uniformea eta larru-zikinaren koloreko tonu batzuekin. Apur bat simurra da.
Orriak: Itsatsiak edo dekurrenteak, estu eta meheak, hasieran zurixkak, gero gorriz zikindutako krema-zurbil kolorekoak eta esporetako hauts zurixka batekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Sendoa eta laburra, batzuetan eszentrikoa, kapelaren kolore berekoa, orban gorrixkekin hau ere eta likatsua da goia izan ezik, goia pruinosoa eta lehorra.
Haragia: Zurixka, gero zerbait gorrixka batez ere oinean, fruta usain leuna du eta zapore garratza.
Esne zuria, eta ez da kolorez aldatzen, hasieran gozoa eta gero erabat garratza.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean.
Toxikotasuna
aldatuNahasmenduak sortzeko susmagarria da eta ez da kontsumitu behar.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuLactarius hau oso arrunta da eta erraz ezagutzen da kapelaren kolorearen uniformetasunagatik.
Lactarius albocarneus-ekin nahas daiteke, honen latex zuria horitu egiten da lehortzean, eta Lactareus musteus-ekin, honek izokin koloreko zirkulu bat du oinaren muturrean.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean agertzen da hosto-zabal basoetan, batez ere pagadietan.[5]
Banaketa eremua
aldatuAmeriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia, Turkia, Himalaiako eremua.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya. , 153 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 526 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). [Es Disfrutando con las setas. ] Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 418 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 84 or. ISBN 282-0865-4..
- ↑ Lactarius pallidus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.