Espainia Berriko Erregeorderria

Espainia Berria» orritik birbideratua)

Espainia Berria edo Espainia Berriko Erregeorderria[1] (gaztelaniaz Virreinato de Nueva España) 1535ean Espainiak bere Amerikako koloniak kudeatzeko sorturiko barruti administratiboa izan zen. XVI. mendetik XVII.era Amerikan zeuden bi erregeorderriko bat izan zen; bestea Peruko Erregeorderria zen.

Espainia Berria
Virreinato de Nueva España
1535 – 1821
Espainiar Inperioko erregeorderria
Espainia Berriko bandera

Espainia Berriko armarria

Goiburua
Plus Ultra
Berde argiz hedadura maximoa. Berde ilunez de factozko hedapena
Geografia
HiriburuaMexiko Hiria
Ekonomia
DiruaPeso eta Espainiako Erreala
Kultura
Hizkuntza(k)Ofizialki gaztelania
ErlijioaKatolikoa
Historia
Aurrekoak
Aztekak
P'urhépecha herria
Maiak
Amerindiarrak
Luisiana
Ondorengoak
Florida
Oregon
Mexikoko Lehen Inperioa
Kubako kapitaintza nagusia
Puerto Ricoko kapitaintza nagusia
Santo Domingoko kapitaintza nagusia
Filipinetako kapitaintza nagusia

Historia

aldatu

Amerindiarren konkistaren ondoren sortua, Meso- eta Ipar Amerikan hedatzen zen. Konkista 1519an hasi eta berez ez zen inoiz amaitu, basamortuko herrien lurraldeak okupatuz (nahiz eta batzuk inoiz ez menderatu) Espainia Berriko lurraldeak etengabe iparralderantz zabaldu zutelako. Kanpainako une gorena, hala ere, 1521ean gertatu zen, Hernán Cortések Tenochtitlan konkistatu zuenean. Erregeorderria ofizialki 1535eko martxoaren 8an ezarri zuten, lehendabiziko erregeorde Antonio de Mendoza eta hiriburua Mexiko Hiria izanik.

Espainia Berria Espainiar Inperioak Ipar Amerikan, Erdialdeko Amerikan, Asian eta Ozeanian zituen lurralde guztiek osatuta zegoen. Lurraldea antolatzeko enkomiendak ezarri zituzten, non enkomenderoek botere guztia izateaz gain, beren eskualdeko biztanleriaren lana antolatzen zuten.

Bertan topaturiko meek, batez ere Guanajuato, San Luis Potosí eta Hidalgo aldean ustiatuak, Espainiako koroaren iturri ekonomiko nagusietariko bat osatzen zuten eta Europan gerrak finantzatu zituzten. Meatzaritzaz gain, erregeorderriaren produkzio-jarduera nagusiak nekazaritza (artoa, kakao eta beste landareak), abeltzaintza (europarrek eramandako abereak) eta merkataritza (Inperioko beste eskualdeekin, merkantilismo teoria jarraituz). Eliza Katoliko Erromatarrak eskualdean botere handia lortu zuen, ondasun asko izateaz gain, hezkuntza edo osasuna monopolizatu baitzuen. Botere hori atxikitzeko, 1571tik aurrera Inkisizioa erabili zuen.

Karlos III.a Espainiakoak 1786an erregeorderriaren antolakuntzan erreformak ezarri zituen, batez ere erregeordearen boterea murrizteko, intendentzien bidez.

XIX. mendearen hasieran erregeorderria krisialdi sakonean sartu zen. Iberiar Penintsulako Gerrak gaizkiagotua, 1808an José de Iturrigaray erregeordea kendu zuten eta, laster, Mexikoko independentzia gerrak 1821ean erregeorderriaren desegitea eta Mexikoko Lehen Inperioaren sortzea ekarri zuen. Agustin de Iturbide euskal-mexikarra lehenengo enperadorea izan zen.

Erreferentziak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
ELIZA 1
multimedia 1
os 7