Artikulu hau gladiadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Espartako (argipena)».

Espartako[1] (latinez, Spartacus; Trazia, K.a. 113, Lucania K.a. 71) erromatar esklaboa izan zen, K.a. 73 eta 71 bitartean Italiako esklaboen matxinadaren burua izan zena. Gladiatore ohiez eta esklaboez osatu zuen armadak legio asko garaitu zituen Hirugarren Zerbitzari-Gerra izenekoan.

Espartako

Bizitza
JaiotzaTrazia
Herrialdeabaliorik ez
HeriotzaLukania, K.a. 71ko apirila
Heriotza modua: guduan hila
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakGladiadorea eta buruzagi militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakThird Servile War (en) Itzuli
Battle of Mount Vesuvius (en) Itzuli
Espartako (Denis Foyatier, 1830). Louvre museoan ikusgai

Haren jatorriaz, teoria asko daude. Batek dio atzemandako soldadu traziarra zela. Beste batek, Erromako armadan aritutako iheslaria zela: horren arabera, erromatarren alde borrokatu ondoren, desertatu zuen. Atzemandurik, esklabo bihurtu zuten eta Lentulo Batiatoko gladiadore-eskolara bidali.

K.a. 73an, Espartako 70 bat lagunekin batera gladiadore-eskolan matxinatu zen. Sukaldeko ganibetekin eta gurdi batetik lapurtutako armekin Vesuvio sumendian ezkutatu ziren. Baserrietako beste esklabu batzuek bat egin zuten. Eskualdean zehar ibili ziren, hiltzen eta lapurtzen. Arrakasta zela eta, 90.000 gizon izatera iritsi zen Espartakoren armada.

Esklabotzan oinarritutako horrelako gizarte batean, halako matxinada arriskutsua oso izan zitekeen. Senatuak 3.000 gizoneko legioa bidali zuen haren kontra, baina esklaboek Vesuvio sumendian suntsitu zituzten.

Beste bi legio garaitu ondoren, Italiako hegoaldean eman zuten negua. Orduko, matxinoen artean zahar, ume eta emakume asko zeuden, borrokatzeko gai ez zirenak. Udaberrian, Galia aldera jo zuten, Senatuaren beldurrerako. Bi kontsul bidali zituzten arren, Italiako erdialdean Espartakok menderatu ahal izan zituen (nahiz eta galera handiak izan), eta iparraldera egin zuten. Hor, Galia Zisalpinako armada ere garaitu zuten.

Espartakoren erorikoa.

Galia aldera joan nahi bazuen ere, hegoaldera egin zuten, jarraitzaileek hala eskatuta. Baten bat, halere, Alpeak zeharkatuta, etxeratu zen. Gainerakoek Krasoren legioak menderatu ostean, hegoaldera jo zuten, Mesina aldera. Hor, K.a. 72ko negua eman zuten.

Piratekin Siziliara igarotzeko hitzarmena bertan behera utzita, Krasok berriro eraso egin zien eta Calabrian inguratu. Senatuak Ponpeiori eta Lukulori deitu zien, Hispaniatik eta Anatoliatik, hurrenez hurren.

Espartakok Krasoren setioa apurtzea lortu zuen, baina ihesean harrapaturik geratu ziren eta Silarius ibaiko batailan hil zen. Gainerakoak, iparraldera egin zutenean, Ponpeiok atzeman zituen. 6.000 esklabu inguru gurutzean hil zituzten via Appian zehar. Krasok ez zuen gorpuak kentzeko agindurik eman; beraz, bidaiariek hildakoak ikusi behar izan zituzten handik urte batzuetara ere.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espartako  
  NODES
Done 1