Estanislao Urkixo Ussia
Estanislao Urkixo Ussia (Madril, 1872ko azaroaren 13a - Laudio, 1948ko abuztuaren 15a) arabar enpresaburua izan zen, Espainiako Gorteetan senatari eta diputatu izandakoa.
Estanislao Urkixo Ussia | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1924 - 1945
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Estanislao de Urquijo y Ussía | ||||||
Jaiotza | Madril, 1872ko azaroaren 13a | ||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||
Heriotza | Laudio, 1948ko abuztuaren 15a (75 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | María del Pilar de Landecho y Allendesalazar | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta enpresaburua |
Bizitza
aldatuAmurrioko barrutiko Gorteetarako diputatu hautatu zuten 1898, 1899, 1901, 1903, 1905 eta 1907ko hauteskundeetan.
1914an Urkixoko markesaren noblezia-titulua jaso zuen Luis Urkixo bere aita hil ondoren.[1] Arabako probintziako senatari aukeratu zuten 1910ean eta 1918an.[2] 1918an Espainiako handiki bihurtu zen eta ordutik aurrera senatari bihurtu zen eskubide propioz.
Enpresa- eta banku-arloan ere hainbat kargu bete zituen, hala nola Banco Minero Industrial de Asturiasko lehendakaritza, Sociedad Española de Construcciones Electromecánicas (SECEM) erakundeko lehendakaritza,[3] Banco Urquijo[2] eta Compañía Telefónica Nacional de Españako presidentetza (1924tik aurrera).[4] Era berean, Urkixo 1912an sortutako Unión Eléctrica Madrileña enpresaren lehen presidentea izan zen.
Espainiako Gerra Zibilean Estanislao eta Santiago Urkixo Landetxo bere semeak Userako tunelean hil zituzten.
1948ko abuztuaren 15ean hil zen Laudioko Lamuza jauregian.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Díaz Hernández 2001, 183 orr. .
- ↑ a b Díaz Hernández 2001, 184 orr. .
- ↑ Ynfante 1998, 185 orr. .
- ↑ Díaz Hernández 2001, 191 orr. .
- ↑ Díaz Hernández 2001, 182 orr. .
Bibliografia
aldatu- Díaz Hernández, Onésimo. (2001). «Estanislao Urquijo Ussía, tercer Marqués de Urquijo: finanzas, política y alta sociedad durante la Restauración» Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (31): 181-192. ISSN 1136-6834..
- Ynfante, Jesús. (1998). Los muy ricos. Las trescientas grandes fortunas de España. Madril: Grijalbo.