Eugenio IV.a[1] (Venezia 1383-Erroma 1447ko otsailak 23), Eliza Katolikoko 207. aita santua izan zen 1431tik 1447 arte.

Eugenio IV.a


207. Aita santu

1431ko martxoaren 12a - 1447ko otsailaren 23a (egutegi gregorianoa)
Martin V.a - Nikolas V.a
kardinal

1408ko maiatzaren 9a -
Roman Catholic Bishop of Siena (en) Itzuli

1407ko abenduaren 30a - 1408ko maiatzaren 9a
Francesco Mormile (en) Itzuli - Antonio Casini (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Siena (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaVenezia, 1383
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaErroma1447ko otsailaren 23a (63/64 urte)
Hobiratze lekuaSan Salvatore in Lauro (en) Itzuli
Familia
AitaAngelo Condulmer
AmaBariola di Niccolò Correr
Familia
LeinuaCondulmer family (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
KidetzaCanons Regular of San Giorgio in Alga (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

Find a Grave: 76757687 Edit the value on Wikidata

Jaiotza izenez Gabriele Condulmer, Venezian jaio zen, merkatari aberatsen familia batean. San Agustinen Ordenan sartu zen, eta irudi nabarmengarri bat bezala agertu zen bere osaba Gregorio XII.aren aitasantutzan, nork Sienako gotzain izendatu zuen, hiriko klase politikoaren baztertzea eragiten zuena, 24 urteko atzerriko gotzain baten izendapenaren aurka zegoena. Condulmerrek, postuari uko egin zion, orduan, bere osabaren aita santu diruzain bihurtuz, baita San Marko eta San Klementeren basiliketako kardinal ere, eta, ondoren, Santa Maria en Trastevere basilikako kardinal.

Martin V.a aita santuari oso baliagarri suertatu zitzaion, horrela, berehala, haren ondorengo bezala aukeratua izan zelarik. Erroman koroatua izan zen, 1431ko martxoak 11n. Aukeratua izan aurretik, kardinalekin idatzizko adostasun bat sinatu zuen, non Elizaren irabazien erdia banatuko zienaren konpromisoa hartuz, eta, gainera, garrantzizko kontuei buruz galdetzea promes egin zuen, izpiritualak zein lurrekoak izan. Aulki santua hartzean, bere aurreko aita santua izan zen Martin V.ak Colonnatarrekin ezarritako harreman ugarien aurka hartutako neurri gogorrek, aitasantutzaren interesen aurrean Erromaren eskubideak defendatzen zituen familia boteretsu honekin ika-mika larria izatera eraman zuen. Ika-mikak, ez zuen asko iraun, eta, handik gutxira, bi aldeak bake batera iritsi ziren.

Baina Eugenioren erregealdiko gertakaririk garrantzitsuena, aita santua bera eta Basileako kontzilioaren arteko borroka izan zen, Mugimendu kontziliar historikoaren zati zena. 1431ko uztailak 23an, bere legatuak, kontzilioa abiarazi zuen, Martin V.ak deitu zuena, baina, bere asmoetan konfiantzarik ez zuenez eta jende gutxi joan zela ikustean, aita santuak, 1431ko abenduak 18an bulda bat idatzi zuen, kontzilioa desegin eta beste bat deituz, Bolonian urte ta erdi beranduago biltzekoa zena. Kontzilioak, aita santu pribilegioen adierazpen goiztiar hauei aurre egin zien.

1441ean, Bordeleko artzapezpikuaren eskariz, Eugenio V.ak Studium Generale bat sortzen du (teologia, zuzenbidea, medikuntza eta artea), Pey Berlanden agintepean, Bordeleko Unibertsitatearen jatorria izango dena.

San Malakiasen profeziek, aita santu honi, Lupa Cælestina (Otseme zelestinoa) bezala erreferentzia egiten diote, modu okerrean, Zelestinar ordenakoa izateari erreferentzia egiten diona, benetan agustindarra zenean. Gainera, aipamenak, aita santu izan aurretik, Sienako gotzain izan zela dio, bertako armarriak, otseme bat erakusten duelarik.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugenio IV.a  


Aurrekoa
Martin V.a
Aita santua
1431-1447
Ondorengoa
Nikolas V.a
  NODES
ELIZA 3
Idea 2
idea 2
multimedia 1
os 7