Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB) euskal dantza elkarteen bilera da, zazpi herrialdeetako dantza taldeek osatzen dutena. Era berean, bost delegaziok osatzen dute biltzar hau: Nafarroako EDB, Gipuzkoako EDB, Iparraldeko EDB, Bizkaiko EDB eta Arabako EDB.
Euskal Dantzarien Biltzarra | |
---|---|
Datu Orokorrak | |
Barne egitura | |
Sorrera-data | 1965 |
Bestelakoak | |
Webgunea | https://dantzagune.eus/ |
Aurrekari historikoak
aldatuXX. mendearen lehen herenean dantza tradizionalak, Euzko Alderdi Jeltzalearen gune sozial diren Batzokien bitartez, indar berri bat hartzen du, eta beraien gerizara ia Euskal Herriko hiri garrantzitsu denetan dantza taldeak sortzen dira, euren arteko topaketa eta agerketa handiak antolatuz eta ezpatadantzarien federakunde bat ere sortuz.
1936ko Gerra Zibilaren ondoren, Francisco Franco diktadoreak zuzendutako erregimen politiko berriak bizitza kulturalaren parte handi bat jazartzen du agerraldi folklorikoak desagertaraziz, folklorea talde landatar bakan batzuen esku geratzen delarik.
Baina 1940ko hamarkadak nahiko igaroa behar du egon berriz talde hiritarrak sortzen has daitezen, eta dagoeneko 1950eko hamarkadaren hasierarako Oldarra (Miarritze), Duguna (Iruñea), Goizaldi (Donostia), edo Dindirri (Bilbo) bezalako taldeek nolabaiteko garrantzia hartzen dute, prestaketa teknikoa eta errepertorio zabala tarteko.
Honela bada, 1960ko hamarkadan geroz eta gehiago dira sortuz doazen talde hiritarrak, hiriburuetan ez ezik, herri askotan ere dantza agerketa ugari antolatzen direlarik. Honek, taldeen arteko harremanen sendotzea dakar ondorio, eta era berean, ezagutzak elkartrukatu, folklorea ikertu eta ekintza desberdinak era bateratuan antolatzea ahalbidetuko duen erakunde iraunkor baten beharrizana.
Euskal Herriko nazio balleta bat eratzeko asmotan zenbait pauso eman ziren arren, eta egitasmo hori aurrera eramateko zailtasunak zirela kausa, Euskal Herriko dantzarien elkarte bat sortzeko lehen urratsak egin zituzten.
EDBren sorrera
aldatuDantzarien federakundeko lehenengo estatutuak, estatu espainiarrean onartuak izateko eziJon Mayantasunaren aurrean, gobernu frantsesak onartu zituen 1965eko martxoaren 11an, EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA izenpean. Lehenengo asanblada Agilera estadioan (Biarritz) egin zen 1969ko maiatzaren 14an, probintzia ordezkaritza guztien partaidetzarekin eta honen ostean 2.000 dantzari baino gehiago bildu zituen ikuskizuna antolatu zelarik. 1966ko lehen hiruhilekoan "Dantzari" aldizkariaren lehen zenbakia kaleratzen da, bere asmo nagusiak Euskal Herri osoko dantzarien arteko komunikazio gune bihurtzea eta euskal folkloreak osatzen duen uzkuntza bildu, ikertu eta mantentzeko lanabesa izatea direlarik. 1969ko azaroaren 29an, aldiz, EDB legeztatzen da estatutu eta zuzendaritza batzorde berriarekin, non On Jesus Maria Arozamena jauna izendatzen den lehendakari.
Hegoaldean 1976an sortzen da EDB kultura elkartea. Eragileen artean izan ziren Gene Yurre dantzari ospetsua eta folklore ikertzaile ospetsuak diren Iñaki Irigoien eta Gaizka Barandiaran ere han ziren. 1978an bertan antolatu zuten Iruñean Dantzari Egun arrakastatsua.
1978az geroztik, Iparralde eta Hegoaldeko probintziek dantza taldeen federakunde bat osatzen dute, euskal folklorea eta bere herriko dantzen kontserbazio eta sustapena barneratzen dituzten helburu soilik kulturalei indar gehiagoz ekinez. Urte honetan egiten da, Iruñean hain zuzen ere, eta modu bateratuan, lehen Dantzari eguna Hego Euskal Herrian.
Dantzari aldizkariak bere lekua uzten dio "DANTZARIAK" berriari, urterik urtera bertan Euskal Herriko aberastasun folklorikoa bildu eta plazaratuko delarik.
2000. urtean estatutu berriak onartzen dira, EDBko federakundeen konfederakundea sortuz eta legean dauden arau berrietara moldatuz.
Taldeak
aldatuOndoko zerrendan Euskal Dantzarien Biltzarrari atxikita dauden taldeetako batzuk agertzen dira, lurralde bakoitzeko ordezkaritzaka taldekatuta:
- Araba
- Bizkaia
- Salbatzaile Dantza Taldea
- Udabarri Dantza Taldea
- Uri-Oste Dantza Taldea.
- Gipuzkoa
- Lapurdi
- Nafarroa
- Nafarroa Beherea
- Zuberoa