Euskalgintza
Euskalgintza euskararen eta euskal kulturaren aldeko jarduera antolatua da, soziala nahiz instituzionala. Euskalgintza eredu bi aipatu izan dira: alde batetik, berariazko euskalgintza, euskararen eta euskal kulturaren alde, horien egoera larriaz kezkaturik, egindako saioen multzoa; eta bide batezko euskalgintza, horren aldeko asmo konkreturik gabe, euskararen onetan egindako lanak.
Terminoaren jatorria
aldatuSalbatore Mitxelenak 1958eko testu batean euskeragintza erabili zuen, baina hurrengo hamarkadan Rikardo Arregik hitzaren esanahia zabaldu zuen, euskalgintza forma zehatzarekin, lehen aldiz nonbait Anaitasuna aldizkariko 1968ko testu batean (Gu traketsok zuen izenburua)[1].
Definizioak
aldatuMikel Zalbidek "berariazko euskalgintza" deitu zuena honela definitu zuen[1]:
« | Soziokulturalki autorregulatzeko eta belaunez belaun transmititzeko indar faltaz euskal etnokultura (hizkuntza barne) gainbehera datorrela ikusirik, erabat galtzeko arriskua uste izanik eta halakorik nahi ez delarik, etnokultura horri bizirik eusteko giza artean deliberatuki egindako saio multzoa. | » |
Mikel Zalbide |
Beste batzuek, formalki bereiz daitezkeen bi euskalgintza mota aipatu dituzte: gizartearena eta instituzionala. Hau da, erakundeek garatzen duten euskalgintza lana (instituzionala) eta besteek garatzen dutena (herri mugimenduak izan, enpresak izan edo herri partaidetzazko enpresak, esaterako). Batzuek, hala ere, ez dute onartzen euskalgintza instituzionala izan daitekeenik[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Zalbide, Mikel. (2007). «Iparraldeko euskalgintza XIX. mendearen bigarren erdian: Zaldubi eta bere garaia» Euskera (Euskera) (52-3): 877-1008..
- ↑ Rodriguez, Txerra. «Zer da euskalgintza? | Garaigoikoa» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
Ikus, gainera
aldatu
Euskarari buruzko artikuluak |
| |||||||
Egizu klik euskalki bakoitzaren lurraldean haren orrialdera joateko.
|