Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, HPS siglaz ere ezaguna, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko hizkuntza-politika finkatzea eta euskara sustatzea helburu dituen sailburuordetza da. Haren eginkizunak 45/2011 dekretuan daude zehaztuta.[1] 2016ko abenduaz geroztik, Miren Dobaran da Hizkuntza Politikarako egungo sailburuordea.
2014ko abenduaren 29an, Eusko Jaurlaritzak aurreko urteko kopuru eta irizpide berberak mantendu zituen euskara laguntzetan. Hedabideen laguntzetan «irismena» kontzeptuak indar handiena izango zuen, puntuen % 70. Lehen aldiz, deialdia urte hasierara aurreratu zuen.[2]
HPS eta Wikipedia
aldatuHizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, euskara sustatzeko beste hainbat jardueraren artean, diru laguntzak eman ditu, euskal wikipediaren edukia aberastearren, 2011. eta 2012. urteetan:
2011: Lur hiztegien edukiarekin Wikipedia aberastea
aldatu2010ean, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak erabaki zuen Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiarekin euskal wikipedia aberastea, Jaurlaritzarenak baitira hiztegi horien jabetza eskubideak.[3] Lehiaketa publikora atera zuen lan hori 2011. urtean, eta uztailean argitaratu zen Elhuyar Fundazioak irabazi zuela eduki horrekin euskal wikipediako 11.000 artikulu sortu edo osatzeko kontratua. Lehiaketa publiko horren bidez, Jaurlaritzaren helburua hau zen:
« | Euskarazko eduki entziklopediko berriak sortzeko, jadanik existitzen diren eduki entziklopedikoak egokitzeko eta eduki guzti horiek euskarazko wikipedian sartzeko behar den aholkularitza eta laguntza teknikoa kontratatzea. | » |
Halaxe, zenbait wikilarirekin batera Elhuyar Fundazioak egindako lanari esker, 11.015 sarrera landu ziren, helburua baino 15 sarrera gehiago. Sarrera horietatik, % 80 (8.785 sarrera) berriak ziren, hau da, lehendik euskal wikipedian ez zeudenak, eta % 20 (2.230 sarrera) lehendik wikipedia honetan sarrera ziren (xehetasun gehiago, Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegiaren orrian).
2012: euskal wikipedia aberasteko proiektua
aldatuAurreko urtean bezala, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskal wikipediako edukia aberasteko proiektu bat abiatu zuen, eta Elhuyar Fundazioak bideratu zuen lana. Orduko hartan, ordea, 2011. urtean baino askoz murritzagoa zen diru kopurua, eta proiektuaren helburua 1.000 artikulu edukiz hornitzea zen. Irailean, lehenengo urrats gisa, 278 artikulutan txertatu zen edukiren bat; eta abenduaren 15ean bukatu zuten gainerakoak osatzen, guztira 1.001 artikulu edukiz aberastuta (Sailburuordetzak kontratuz eskatu zuena baino bat gehiago). Proiektu haren barruan landutako artikuluak kategoria honetan sartuta daude.
Erreferentziak
aldatu- ↑ 45/2011 Dekretua, martxoaren 22koa, Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena (EHAA - 2011ko martxoaren 25ekoa)
- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. «Euskararako laguntzetan, kopuruari eta irizpideei eutsiko die Jaurlaritzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- ↑ «La edición en euskera de Wikipedia incorpora 11.000 nuevas entradas» Deia 2011/12/29.[Betiko hautsitako esteka]