Ezkur
- Artikulu hau Zuhaitzaren fruituari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezkurra (argipena)».
Ezkurra edo zia Quercus generoko zuhaitz espezieen fruitua da. Mikatzak diren Quercus ilex ilex subespezieko arte ezkurrak eta goxoak diren Quercus ilex ballota subespezieko arte ezkurrak abereentzako elikadurarako biltzen dira; larratzen duten txerriek ezkur jalkiak jaten dituzte; ahuntzek berriz bilatzeko arboletaraino igotzea normala da. Iberiar penintsulako Erroma aurreko erdi eta iparraldeko herri zeltek arte ezkur irinez ogia egiten zuten, Estrabonek dioenez:
« | Menditarrak, urteko bi herenez arte ezkurrez elikatzen dira; ihartzen uzten dituzte, xehatzen dituzte eta aldi baterako mantentzen den ogia egiten dute. | » |
—Estrabon |
Fruitua gordina edo errea jatekoa da. Ezkur-likorea ere egiten da.
Etimologia
aldatuAitzineuskaraz: *zini[1] Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.