Ezti-ur
Ezti-ura hartzitutako alkoholdun edari bat da, ur eta eztiz egina.
Ezti-ur | |
---|---|
edari alkoholdun eta honey liqueur (en) | |
Materialak | eztia urra legamia |
Osagaiak | eztia, urra eta legamia |
Antzinatetik hartua, edari hau, lehen aldiz, Rig Vedaren hitzneurtuetan aipatzen da, (K.a 1700 eta 1100. urteen artean idatzia) Vedismoaren liburu sakratuetako bat.
Grezia klasikoan, "melikraton" izenez ezagutzen zen, eta, erromatarrek, "agua mulsum" deitu zioten, bertsio hau, gozotutako ohiko ardoa baino ez zen arren.
Pliniok ezti-uraren lehen formula asmatu zuena Aristeo izan zela kontatzen du.
Edari hau hartzen zuten antzinako beste kultura batzuk saxoiak, zeltak eta bikingoak izan ziren. Erdialdeko Amerikako maiek ere antzeko edariren bat ere hartzen zutela aurkitu da.
Bazegoen ohitura bat, ezkondutako bikoteek, Ilargiaren ziklo oso batean ezkontzaren ondoren, edari hau hartzekoa, euren lehen umea mutila izan zedin. Eta hortik dator Eztei-bidaiaren egungo ohitura (XVI. mendetik aurrera).
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |