FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa
FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa (ingelesez FIFA Club World Cup), Kluben Mundiala izenaz ezagunagoa, munduko futbol txapelketa gorena da. Bertan FIFA osatzen duten sei federazioetako txapeldunek hartzen dute parte. Europako taldeak izan dira garaipen gehien lortu dituztenak.
FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa FIFA Club World Cup | |
---|---|
Konfederazioa | FIFA |
Sorrera | 2000 2005 (gaurko egitura) |
Eremua | Kontinente guztiak |
Taldeak | 7 |
Garaipen gehien | Real Madril (5) |
Txapelduna | Manchester City (2023) |
Webgunea | www.fifa.com |
Historia
aldatuKontinente arteko Futbol Koparen ondorengo txapelketa da. Oraindik bi federazio nagusiak UEFA (Europa) eta CONMEBOL (Hego Amerika) badira ere, federazio guztietako txapeldunek parte hartzea erabaki zen.
2000 urtean egin zen lehenengo ekitaldia, Brasilen. Bi talde brasildarren artean jokatu zen finala, azkenik SC Corinthiansek irabazi zuena. Europar taldeen artean ordea ez zuen interes handirik piztu. 2001ean Espainian bigarren ekitaldia egitea pentsatu zen baina ez zen aurrera eraman.
2005ean berrekin zitzaion txapelketari Japonian, ordurarteko Kontinente arteko Kopa jokatzen zen tokian. Lehenengo lau ekitaldiak bertan jokatu ziren eta hurrengo biak Arabiar Emirerri Batuetan. 2011 eta 2012ko txapelketak berriz ere Japonian jokatu ziren. 2013koak Marokon izan zuen egoitza eta hurrengoak berriz Japonian, Arabiar Emirerri Batuetan, Qatarren eta Saudi Arabian izan dira.
Lehenengo hiru ekitaldietan hego amerikarrak nagusitu ziren, zehatzago esateko brasildarrak. Hurrengo bost ekitaldietan europarrek lortu zuten txapelketa irabaztea. Gehienetan finala Hego Amerikako eta Europako txapeldunen artean jokatzen bada ere, bi talde afrikar izan dira finalean, 2010an Tout Puissant Mazembe talde kongotarra, eta 2013an Raja Casablanca marokoarra. 2016an Japoniako talde bat eta 2018an antolatzailea zen Arabiar Emirerrietako talde bat izan dira finalean. 2023 artean urtero jokatu zen.
2025etik aurrera lau urtean behin jokatuko da eta selekzioen Munduko Futbol Koparen antzeko egitura izango du, baina klubek jokatuko dute.
Parte hartzaileak
aldatuHonako lehiaketa hauetako txapeldunek hartzen dute parte:
- Afrikako Txapeldunen Liga
- Asiako Txapeldunen Liga
- CONCACAF Txapeldunen Liga (Ipar eta Erdi Amerika)
- Libertadores Kopa (Hego Amerika)
- Ozeaniako Txapeldunen Liga
- UEFAko Txapeldunen Liga (Europa)
2007tik aurrera antolatzailea den herrialdeko ligako txapeldunak ere hartzen du parte.
Podiuma
aldatu
|
|
|
|
Palmaresa
aldatu- (luz), luzapenean.
- (pen), penalti jaurtiketak.
Garaipenak
aldatuKlubeka
aldatuTaldea | Txapeldun | Bigarren | Hirugarren |
---|---|---|---|
Real Madril | 5 | ||
FC Barcelona | 3 | 1 | |
SC Corinthians | 2 | ||
Bayern Munich | 2 | ||
Liverpool FC | 1 | 1 | |
Chelsea FC | 1 | 1 | |
SC Internacional | 1 | 1 | |
FT São Paulo | 1 | ||
AC Milan | 1 | ||
Manchester United | 1 | ||
FC Internazionale | 1 | ||
Manchester City | 1 | ||
River Plate | 1 | 1 | |
CR Flamengo | 1 | 1 | |
CR Vasco da Gama | 1 | ||
Boca Juniors | 1 | ||
Liga de Quito | 1 | ||
Club Estudiantes | 1 | ||
TP Mazembe | 1 | ||
Santos FC | 1 | ||
Raja Casablanca | 1 | ||
San Lorenzo de Almagro | 1 | ||
Kashima Antlers | 1 | ||
Grêmio Porto Alegre | 1 | ||
Al Ain FC | 1 | ||
SE Palmeiras | 1 | ||
Tigres UANL | 1 | ||
Al-Hilal | 1 | ||
Fluminense | 1 | ||
Al-Ahly SC | 4 | ||
CF Monterrey | 2 | ||
Club Necaxa | 1 | ||
Deportivo Saprissa | 1 | ||
Urawa Red Diamonds | 1 | ||
Gamba Osaka | 1 | ||
Pohang Steelers | 1 | ||
Al-Sadd | 1 | ||
Atlético Mineiro | 1 | ||
Auckland City | 1 | ||
Sanfrecce Hiroshima | 1 | ||
Club Atlético Nacional | 1 | ||
CF Pachuca | 1 |
Herrialdeka
aldatuHerrialdea | Txapeldun | Bigarren | Hirugarren |
---|---|---|---|
Espainia | 5 | ||
Brasil | 4 | 6 | 3 |
Ingalaterra | 4 | 2 | |
Katalan Herriak | 3 | 1 | |
Italia | 2 | ||
Alemania | 2 | ||
Argentina | 4 | ||
Mexiko | 1 | 4 | |
Japonia | 1 | 3 | |
Ekuador | 1 | ||
Kongoko Errepublika Demokratikoa | 1 | ||
Maroko | 1 | ||
Saudi Arabia | 1 | ||
Egipto | 4 | ||
Costa Rica | 1 | ||
Hego Korea | 1 | ||
Qatar | 1 | ||
Zeelanda Berria | 1 | ||
Kolonbia | 1 |
Konfederazioka
aldatuFederazioa | Txapeldun | Bigarren | Hirugarren | Laugarren |
---|---|---|---|---|
UEFA (Europa) | 16 | 3 | 1 | |
CONMEBOL (Hego Amerika) | 4 | 12 | 4 | 1 |
AFC (Asia) | 3 | 4 | 8 | |
CAF (Afrika) | 2 | 4 | 3 | |
CONCACAF (Ipar eta Erdialdeko Amerika) | 5 | 6 | ||
OFC (Ozeania) | 1 |