Felipe Igiñiz
argazkilari espainiarra
Felipe Igiñiz (Irun, 1943ko ekainaren 6a) gipuzkoar argazkilaria da. Montes Iturrioz, Txillida eta Oteiza maisuen eragina izan du, besteak beste. Argazkilaritzaren zaletasuna 50eko hamarkadan sortu zitzaion, Parisen. Bertan, telebista-proiektu zenbaitzutan, Opera Nazionaleko muntaietan eta Breteau galeriako mugimendu estetiko eta happeningetan parte hartu zuen. Paristik bueltan, Nestor Basterretxearekin batera, Ama Lur film luzean parte hartu zuen. Horrekin batera, informazio-agentzia ezberdinekin lan egin zuen, erreportajeak eginaz. Espainia, Frantzia, Mexiko, Britainia Handia, Alemania eta Estatu Batuetan erakusketak antolatu ditu, eta argazkilaritzari buruzko sei liburu argitaratu ditu.
Felipe Igiñiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1943ko ekainaren 6a (81 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.