Felsiko

Kolore argiko mineral ugari dituen arroka igneoaz esaten da. Kolore argiko mineral horiek osaturiko multzoa (kuartzoa, feldespatoa, feldespatoidea, muskobita) izendatzeko ere erabiltzen da

Felsiko izena hartzen dute elementu arinez osaturiko arroka eta magmek. Elementu hauek silizioa, oxigenoa, aluminioa, sodioa eta potasioa dira gehienbat.

Granitoa.

Etimologia

aldatu

Feldespato eta Silizio (Silizio dioxido) hitzen elkarketatik dator.

Ezaugarriak

aldatu

Mea felsikoak kolore argikoak izaten dira eta dentsitate erlatibo baxua izaten dute, 3 baino txikiagoa. Normalean arroka azidotan agertzen dira, gaur egun izendapen hori erabiltzen ez bada ere.

Arroka felsiko ugariena granitoa da. Mineral ohikoenak feldespatoa, kuartzoa, moskobita, ortoklasa eta plagioklasa dira.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1