Filipe Oihanburu
Filipe Oihanburu (frantsezko idazkeran Philippe Oyhamburu[1]) (Argelès-Gazost, Pirinio Atlantikoak, Frantzia, 1921eko ekainaren 26a - Biarritz, 2023ko abenduaren 19a) euskal herritar koreografoa eta idazlea izan zen. Olaeta eta Etorki dantza-taldeen zuzendaria izan zen.[2][3][4][5][6][7]
Filipe Oihanburu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Philippe Charles Henri Doyhamboure |
Jaiotza | Argelès-Gazost, 1921eko ekainaren 26a |
Herrialdea | Lapurdi |
Heriotza | Biarritz, 2023ko abenduaren 19a (102 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa, idazlea, dantzaria, radio producer (en) , irrati-esataria eta abesbatza-zuzendaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Eusko Ikaskuntza |
Izengoitia(k) | Philippe Oyhamburu |
Biografia
aldatuHiru urte zituela familia Montevideora joan zen bizitzera eta han zortzi urte eman zituen.1930ean Parisera joan ziren eta han lehen ikasketak egin zituen. Oporrak Hendaian pasatzen zituen. 1939an, Miarritzera jo zuen, Bigarren Mundu Gerraren hasieran. Euskara ikasten hasi eta Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalean sartu zen garai hartan. Naziengandik ihesi ibili zen 1942-1944 urteetan, eta Parisen ondu zituen Dantza eta Musika ikasketak. Miarritzera itzuli zen 1944an, eta Olaeta ballet taldearen gidaritza hartu zuen berehala. 1945ean "Oldarra" izena hartu zuen taldeak, eta koreografia, musika eta dantza-ikuskari ugari eskaini zuen talde harekin ondoko zortzi urteetan.[8]
« | Bizi naizeno, bizitza kantatuko dut ;
bizi naizeno, bizitza dantzatuko dut |
» |
Eusko Ikaskuntzako idazkari izan zen 1948-1951 urteetan, eta 1953an Etorki kantu- eta dantza-talde profesionala sortu zuen. Emanaldi asko eskaini du ordudanik Etorki taldeak mundu osoan zehar. Idazle gisa, liburuak ditu idatziak dantzaz, euskal deiturez eta politikaz: ideologia-arazoak (La revanche de Bakounine ou de l´anarchisme à l´autogestion, "Bakuninen ordaina edo anarkismotik autogestiora", 1976), Euskal Herriko politika (L´irréductible phénomène basque, "Euskaldunen arazo menderaezina", 1980) eta, oro har, euskal kulturako gaiak (1981, La danse basque, "Euskal Herriko dantza").
Frantziako eta Ipar Euskal Herriko irratietan ere lan egin du, frantsesez eta euskaraz. Euskal musika, dantza eta kultura sustatzen jarraitzeaz gain, 2001. urtean Diálogo con mi diario - Un joven independentista vasco en el París de la ocupación liburua argitaratu zuen. Alemaniarrentzat lan ez egiteagatik, Euskal Herritik Paris okupatura ihes egin zuen garaian idatzitako egunkariaren hainbat pasarte berreskuratu zituen liburu horretan. Oraindik orain, berriz, Oihanbururen beraren biografia ondu du Eneko Bidegainek Bidegileak bilduman.
Errekonozimenduak
aldatu- 2021ean Biarritzeko urrezko domina eta omenaldi ofiziala jaso zuen bere 100. urtebetetzean Biarritzeko Marian Arregi gunean. Maritzuliko dantzariek dantzatu duten soka-dantzara dantzaren munduko zenbait lagun batu dira: Jojo Bidart, Mixel Theret, Edu Muruamendiaraz, Jon Maya, Maite Zabala eta Sabin Egiguren. Binaka erdiratu dituzte eta dantzarien harrera jasota sokan lotu dira. Sabine Oihanburu izan da azken aurrekoa eta atzeskuaren dantza jaso du eta Filipe Oihanburuk jaso du azkenik aurreskuaren agur-dantza. Sokara batuta eta zubiekin lotuta borobildu dute dantza. Oihana Dottax, Lorea Boscq, Oihana Zamponi, Marie Feyri, Pierre Latasa, Oihan Indart, Xan Olazkuaga eta Jon Olazkuaga aritu dira dantzan. Musikari lanetan, Maite Duboue aritu da txirularekin eta Ander Blasco esku-soinuarekin. Claude Iruretagoienak egin ditu ekitaldiaren zuzendari lanak.[10]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Frantsesez) «Philippe Oyhamburu» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-12-21).
- ↑ «Philippe Oyhamburu» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-12-22).
- ↑ «Philippe Oyhamburu - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-21).
- ↑ Bidegain, Eneko. (2007). Filipe Oihanburu (1921). (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-2618-1. PMC 796365269. (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
- ↑ «Filipe Oihanbururi elkarrizketa - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
- ↑ Elustondo, Miel Anjel. (2008-05-11). «“Dantzak eta kantuak bozkarioa dakarte mundura”» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
- ↑ a b Sarasola, Ainhoa. (2023-12-21). «Filipe Oihanburu dantzari eta koreografoa hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-12-21).
- ↑ a b «BIZI NAIZENO dokumentalaren estreinaldia» kanaldude.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-22).
- ↑ «"Bizi naizeno, je danserai la vie" dokumentala» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-12-22).
- ↑ Villanueva Etxague, Bidatz. (2016-06-12). ««Nafarroan gaur egun gertatzen ari dena enetzat mirakulu bat da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
Bibliografia
aldatu- Oskar Alegria: "Filipe Oihanbururi elkarrizketa", Jakin, 218.zk. 2017ko urtarrila-otsaila, 11-94 or. https://web.archive.org/web/20170322203906/http://www.jakin.eus/aldizkaria/artikulua/filipe-oihanbururi-elkarrizketa/4079
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- «BIZI NAIZENO dokumentalaren estreinaldia» kanaldude.eus
- "Aintzindariak ginen" Filipe Oihanbururi elkarrizketa, Euskal Kultur Erakundea Xabaltx eta Sébastien Husté (2008-03-13)
- «"Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak EKL-1 -EKL-1 - Philippe Oyhamburu», Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria www.mintzoak.eus
- Filipe Oihanbururen argazkiak. Sebastien Husté - Euskal Kultur Erakundea
- "Galtzerdi berdeak" - Oskar Alegriaren filma, "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren karietara egina (2015)
- Pantxoa Etchegoin EKE-ko zuzendari ohiak idatzi omenezko testua, Philippe Oyhambururen 100. urtemuga kari (PDF)