Filipinetako plaka
(«Filipinetako Itsasoko plaka» orritik birbideratua)
Filipinetako plaka, Ozeano Bareaan dagoen plaka tektoniko ozeaniko bat da. Filipinak uharteetatik ekialdera dago. Ekialdean, Pazifikoko plakarekiko muga konbergentea eratzen du, eta Marianetako itsas hobian subduzitzen da. Honako plaka hauek ditu mugakide:
- Mendebaldean, Eurasiako plaka
- Iparraldean, Ipar Amerikako plaka eta, beharbada, Amuriako plaka
- Hegoaldean, zati batean, Australiako plaka
- Ekialdean, Pazifikoko plaka
- Iparrekialdean, Okhotskeko plaka.
Izu penintsula, Filipinetako plakaren iparraldereneko zatian dago. Filipinetako plaka, Amuriakoa eta Okhotskekoa, Japoniako mendirik ezagunena den Fuji mendian elkartzen dira.