Flinders Petrie
William Matthew Flinders Petrie (Charlton, Londres, 1853ko ekainaren 3a - Jerusalem, 1942ko uztailaren 28a) britainiar arkeologo eta egiptologoa izan zen. Egyptian Research Account sortu zuen 1894an, 1905ean British School of Archaeology eskola bihurtu zena. Indusketa asko egin zituen Egipton eta Palestinan. Egiptoko Nagadako hirian egin zituen aurkikuntzarik garrantzitsuenak (1904-1905): dinastien aurreko kultura batzuk argitzen lagundu zuten aztarnak eta Mineftahren hilarria aurkitu zituen. Egiptoko zibilizazioaren historia berriro osatzea lortu zuen, dinastien aurreko garaietatik hasi eta erromatarren garaia arte.
Flinders Petrie | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Charlton, 1853ko ekainaren 3a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Heriotza | Jerusalem, 1942ko uztailaren 28a (89 urte) | ||
Hobiratze lekua | Mount Zion Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | : malaria | ||
Familia | |||
Aita | William Petrie | ||
Ama | Anne Flinders | ||
Ezkontidea(k) | Hilda Petrie | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Doktorego ikaslea(k) | Edward R. Ayrton (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | egiptologoa, arkeologoa, idazlea eta itzultzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Londresko University College | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | anglikanismoa | ||
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Flinders Petrie |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.