Flora familia
Flora familia, gure Eguzki-sistemako asteroide gerrikoko asteroide familia bat da. Asteroide familia hau, Tokioko Unibertsitate Inperialeko astronomia irakaslea zen Kiyosugu Hirayamak ezarri zuen.
Honako ezaugarri hauek dituzten asteroideek osatzen dute:
- 2,1<a<2,3 (a, orbitaren erdiardatz nagusia delarik)
- i<11 (i, orbitaren okerdura delarik)
Familia honetako asteroideak, beharbada, objektu bakar baten zatikatzearen ondorioz sortuko ziren, horietatik handiena, familiari izena ematen dion 8 Flora asteroidea delarik. Asteroide gerrikoko barne ertzetik gertu dago, 2,2 unitate astronomiko inguruko distantziara. Familia honetako asteroide guztiak, gerriko nagusitik, Kirkwooden Hutsuneetako baten bidez bananduak daude.