Fosa tektoniko
Fosa tektonikoa beheragune luze bat da, bi alboetan failek mugatua. Faila horien artean, lurra barne indarren eraginez hondoratuta dago. Kasurik ezagunena Rift Haran Handiarena da[1].
Batzuetan, ibai bat igarotzen den harana eratzen duten arren (Rhin bezala, Basilea eta Mainz artean), fosa tektonikoek, ez diete ezer zor higaduraren kanpo agenteei. Mailakatutako failek, lurraren hondoratzearen alboko mugak adierazten dituzte. Hau, ehunka edo milaka kilometroz hedatzen da, hala nola Rift Haran Handian, Afrikako Aintzira Handiek betea, Mozambiketik Turkiako Taurus mendietaraino hedatzen baita. Pitzadura horren ekialdean geratzen den Afrikaren zatia kontinentetik banatzeko bidean dago, eta banaketa horrek eragiten du lurrazalaren hondoratzea eta itsas beso bat bihurtuko den fosa baten eratzea, aurretik, Itsaso Gorrian eta Adengo golkoan gertatu zen bezala.
Ozeano dortsalek, 80.000 kilometroko luzerako fosa bat eratzen dute.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «The Ethiopian Rift Valley - La Rift Valley Etiopica» ethiopianrift.igg.cnr.it (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).