Fosfodiesterasa

konposatu kimiko

Fosfodiesterasak edo nukleasak adibidez azido nukleikoetan, nukleotido baten pentosa eta beste baten fosfato taldearen artean ezartzen diren fosfodiester loturen haustura katalizatzen duten entzima hidrolasak dira. Bere lanak zelulen barnean APM ziklikoa eta GMP ziklikoaren kontzentrazioa erregulatzen du. 5 isoenzima daude deskribatuta. Gaur egun, fosfodiesterasen inhibitzaile bezala erabiltzen diren botikak daude (kafeina, aminofilina, sildenafiloa, etab...).

Azido nukleiko baten nukleotido katea. Fosfodiester loturak zirkulu batekin adieraziak daude.

Hidrolizatzen duten lotura mota eta azido nukleiko motaren arabera sailkatzen dira.

 
EcoRI errestrikzio enzimaren mozketa sekuentzia espezifikoa.
  • Erribonukleasak. ARNko espezifikoak dira, eta, beraz, ARNasa edo RNasa ere deitzen dira.
  • Desoxirribonukleasak. ADNko espezifikoak dira, eta, beraz, ADNasa edo DNasa ere deitzen dira.
  • Exonukleasak. Polinukleotido baten 5' edo 3' muturretatik azken nukleotidoa banatzen dute. Erabat endeka dezakete azido nukleiko lineal bat.
  • Endonukleasak. Polinukleotidoen barnean dauden fosfodiester loturak hausten dituzte. Enzima hauek ez dute mutur aske baten beharrik, eta, beraz, azido nukleiko zirkularrak moz ditzakete. Endonukleasa batzuk, ADNasa I eta ADNasa II kasu ez dira oso espezifikoak hidrolizatzen duten nukleotido sekuentziari dagokionez
  • Meganukleasak. Biziki espezifikoak dira. Proteinak aldatzen dituzte eta kaltetzen ari den mutazioa konpontzeko gai dira, gaixotasun zehatz bat eraginez. Ez dira zin behatzekin nahastu behar, material genetikoa mozten duten nukleasak.

Gaur egun nukleasa mota hauek erabiltzen ari dira terapia molekularrean gaixotasunak tratatzeko asmoz. Zink behatzdun nukleasak "zink behatz"en domeinuek mutaziotik gertu dauden sekuentzia zehatzak ezagutzeko moduan diseinatzen dira, hala nukleasa domeinuak ADNaren kate bikoitza mozten duelarik. Behin mutazioa zuen sekuentzia ezabatu ondoren, kaltetutako genearen mutaziorik gabeko kopia bat sar daiteke, hala zelulak sekuentzia berreraikitzeko molde bezala erabili ahal dezan, baina inongo mutaziorik gabe. Nukleasa hauek zenbait abantaila eta desabantaila dituzte:

Abantailak

aldatu
  • Estrategia honekin ez da barneratzen sekuentziarik genoman, hala balizko mutazioak eragozten direlarik.
  • Genearen sekuentzia mutatua konpontzen da.
  • Eraginkortasun handia
  • Ez dago kanpoko gene baten espresioa mantendu beharrik epe luzera.

Desabantailak

aldatu
  • Bideragarriak ex vivo terapietan
  • Ahalmen inmunogeniko handia
  • Bere kaltegabetasunari buruzko azterketak egin behar dira.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES