Francis Jammes
Francis Jammes (Tournay, Bigorra, 1868ko abenduaren 2a - Hazparne, Lapurdi, 1938ko azaroaren 1a) frantziar olerkari eta eleberrigilea.
Francis Jammes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tournay, 1868ko abenduaren 2a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Ortheze Eyhartzea Etxea |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Hazparne, 1938ko azaroaren 1a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, antzerkigilea, idazlea eta literatura-kritikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Francis Jammesek bere poemetan eta nobeletan erabili zituen gaiek eta idatz-moldeek freskura berezi bat ekarri zuten, XX. mendearen hasieran, Frantziako literatura dekadentera. Bearnoko Orthezen jarri zen lanean Jammes gaztea, notarioaren bulegoan, eta 1891ean eman zituen argitara lehen poemak, guztiz klasikoak direnak. 1893tik aurrera, ordea, neurri librean hasi zen idazten, eta joera naturalista batera eraman zuen bere molde ulerterrazak, sinbolisten poesiatik urrun. 1898. urtean eman zuen argitara lehen poema-bilduma, De l´Angélus de l´aube à l´Angélus du soir (Goizeko Angelusetik arratseko Angelusera), eta harekin eman zuen bere burua ezagutzera Frantzia osoan. Idazle nekaezina zen, eta artikulu ugari eman zuen egunkari eta aldizkarietan. 1901. urtean bildu zituen ordura arte idatziriko artikuluak Le deuil des primevères (San Jose loreen dolua) liburuan. 1905. urtean erlijio katolikora itzuli zen, Paul Claudel lagun idazleak bultzatua, eta bertso alexandrinoa landu zuen ondoren, erlijiozko poema batzuetan: Clairières dans le ciel (1906, Ostarteak zeruan); Les Géorgiques chrétiennes (1911-1912, Kristau Georgikak); Les Quatrains, (1923-1925, Lauko bertsoak). Eleberri batzuk idatzi zituen: Clara d´Ellébeuse (1899), Le roman du lièvre (1902, Erbiaren ipuina), baina olerkia izan zuen gogokoen, kristau egin zenetik bereziki. Francis Jammes Hazparnen jarri zen bizitzen 1921. urtean eta han bizi izan zen heriotzera arte (1938). Euskal gaiak ere erabili zituen bere idazlanetan: Les Robinsons basques (1925, Euskal Robinsonak), Le Mariage basque (1923, Euskal ezkontza), François Etcheco, sculpteur basque 1853-1889 (1931, François Etcheco euskal eskultorea, 1853-1889).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francis Jammes |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Txillardegi. 1966: "Unamuno ala Jammes?", Jakin, 21: 81-84.