Frantzio

Zenbaki atomikoa 87 duen elementu kimikoa. Metal alkalino erradioaktiboa da, eta frantzio-223a da bizitza luzeena duen isotopoa (21 minutuko erdibizitza)

Frantzioa (lehen eka-zesio eta aktinio K gisa ere ezagutzen zena) elementu kimiko sintetiko bat da, Fr ikurra eta 87 zenbaki atomikoa dituena. Elementu guztien arteko elektronegatibotasunik baxuena dauka, eta Lurrean existitzen den bigarren elementurik arraroena da, astatoaren ondoren. Metal biziki erradioaktiboa da, eta astatoa, radioa eta radona ekoizten ditu. Metal alkalinoa izaki, elektroi bakarra dauka balentzia-geruzan.

Frantzioa
87 RadonaFrantzioaRadioa
   
 
87
Fr
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaFrantzioa, Fr, 87
Serie kimikoametal alkalinoak
Taldea, periodoa, orbitala1, 7, s
Masa atomikoa(223) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Rn] 7s1
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 32, 18, 8, 1
Propietate fisikoak
Egoera? solidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 1,87 g/L
Urtze-puntua? 300 K
(27 °C, 80 °F)
Irakite-puntua? 950 K
(? 677 °C, ? 1.250 °F)
Urtze-entalpiakal. 2 kJ·mol−1
Irakite-entalpiakal. 65 kJ·mol−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 404 454 519 608 738 946
Propietate atomikoak
Kristal-egitura? kubikoa, gorputzean zentratua
Oxidazio-zenbakia(k)1
(oxido basiko sendoa)
Elektronegatibotasuna0,7 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 380 kJ/mol
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) ? 15
Isotopo egonkorrenak
Frantzioaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
221Fr Sintetikoa 4,8 m α 6,457 217At
222Fr Sintetikoa 14,2 m β- 2,033 222Ra
223Fr Sintetikoa 22,00 m β- 1,149 223Ra
α 5,430 219At

Frantzioa Marguerite Perey-k aurkitu zuen Frantzian (hain zuzen, hortik datorkio izena), eta naturan aurkitu zen azken elementua izan zen, sintetizatua izan baino lehen[1]. Frantzioa oso bakana da, aztarna-elementu gisa egoten da uranio- eta torio-meetan, non frantzio-223 isotopoa etengabe sortu eta desintegratzen den. Inoiz bildu den kantitaterik handiena Stony Brook Unibertsitatean 1997an gas ultrahotz gisa sortutako 10.000 atomoko cluster bat izan da.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Zenbait elementu sintetiko, esaterako teknezioa, lehenengo sintetizatu egin ziren eta gero naturan aurkitu ziren.
  2. CRC Handbook of Chemistry and Physics. Volume 4. Página 12. 2006. CRC. ISBN 0-8493-0474-1

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1
see 1