Frasier komediazko telesail estatubatuarra da. 1993tik 2004ra NBC kateak ematen zuen. Cheers telesailerako sortutako Frasier Crane psikiatra (Kelsey Grammer) da protagonista nagusia. Harekin batera, bere anaia Niles (David Hyde Pierce), aita Martin (John Mahoney), Daphne Moon aitaren erizaina (Jane Leeves), Roz Doyle lankidea (Peri Gilpin) eta aitaren txakurtxoa (Eddie) ere agertzen dira.

 Frasier
Jatorria
Sortzailea(k)David Angell, Peter Casey (en) Itzuli eta David Lee
IzenburuaFrasier
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua11
Atalak264
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaAmerican television sitcom (en) Itzuli
Iraupena22 minutu
Deskribapena
OinarrituaCheers
Antzezlea(k)
Kelsey Grammer (Frasier Crane (en) Itzuli)
Jane Leeves (en) Itzuli (Daphne Moon (en) Itzuli)
David Hyde Pierce (Niles Crane (en) Itzuli)
Peri Gilpin (Roz Doyle (en) Itzuli)
John Mahoney (Martin Crane (en) Itzuli)
Moose (en) Itzuli

[[Kategoria:Jane Leeves (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]



[[Kategoria:Moose (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
EkoizleaMaggie Blanc (en) Itzuli
David Angell
[[Kategoria:Maggie Blanc (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea NBC
Hasiera-data1993ko irailaren 16a
Amaiera-data2004ko maiatzaren 13a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSeattle

IMDB: tt0106004 Filmaffinity: 871605 Allocine: 53 Rottentomatoes: tv/frasier Allmovie: v258668 Metacritic: tv/frasier TV.com: shows/frasier Edit the value on Wikidata
kronologia
Cheers Frasier

Frasier telesailak 37 Emmy saria irabazi zituen martxan egon zen 11 urteetan zehar, errekor berria markatuz. Izan ere, kritikariek txalotu zuten telesaila, telebistako historian hoberenetarikotzat joz.[1]

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Frasier Crane psikiatra, Boston utzita, bere jatorrizko hirira, Seattlera, itzultzen da dibortziatutakoan (Cheers telesailean kontatzen dena). Ezkongabe bizimodua okertzen hasi zaio aita, Martin Crane, etxean hartu behar izan duenean, nahiz eta bien arteko hartu-emana hotza eta zaila den Frasierren ama hil zenez geroztik. Izan ere, Martin, polizia ohia, ezin da bere kasa bizi tiro batek eragindako zauria dela eta. Hortaz, Daphne Moon erizain ingeles xelebrea eta Eddie, Martinen txakurtxoa, ere etxean hartu behar ditu Frasierrek.

Frasierren etxean ohiko bisitaria da Niles Crane, Frasierren anaia. Anaia bezala, hitz handiko psikiatra esnoba da. Pantailan inoiz agertzen ez den Maris aberats okitu eta apetatsuarekin ezkonduta dagoen arren, Niles Daphnerekin maitemintzen da hasiera-hasieratik, baina ez da ausartzen maitasun hori aitortzen zazpigarren saiora arte.

Frasierrek saio bat dauka irratian eta bertan entzuleen arazo psikiatrikoak entzun eta konpontzen ditu. Roz Doyle du produktore saioan, amorante ugariko emakumea, Fraserren oso bestelakoa gustu eta jarreretan. Hala eta guztiz ere, oso gertu izatera iristen dira denboraren poderioz. Irratian beste lankide batzuk ere baditu Frasierrek, tarteka agertzen diren Bob "Bulldog" Brisco (Dan Butler) kirol esataria edo Gil Chesterton (Edward Hibbert) sukaldaritza kritikaria, esate baterako.

Zenbait txiste mota ohikoak dira telesailean eta urteetan zehar hedatzen eta garatzen joan dira. Haien artean, Crane familiaren arteko klase, gustu eta jarreren inguruko talka nabarmentzen da. Frasier eta Niles semeek gustu findua, interes intelektualak eta haien buruarekiko estimu handia dauzkate. Hauen aldean, Martin aitak klase baxuagoko gustuak (kirolak eta garagardoa) eta bizitzarekiko jarrera praktikoagoa dauzka. Lehenengo saioetan batez ere, ohikoa da Frasier eta Martinen arteko talka.

Nortasun, interes eta gustu antzekoak izan arren, Frasier eta Niles anaien arteko erlazioa ere gatazkatsua da. Lehia sutsua dute elkarren aurka, nahiz eta oro har ongi moldatzen diren elkarrekin. Saioetan argumentu ohikoa da nor nagusituko den noren gainean purtzilkeria baten inguruan.

Beste argumentu ohiko bat Nilesen Daphnerenganako maitasuna da. Neska ez da horretaz ohartzen, nahiz eta denborak aurrera egin ahala gero eta nabariagoa den. Aldi berean, Nilesek Maris emaztearekin daukan harremana gero eta okerragoa da. Gehienetan gaizki bukatzen den Frasierren amodio-bizitza ere maiz agertzen da. Bi anaiek hiriko elite kulturalaren barruan sartzeko egindako ahaleginak ere saio askotan aipatzen dira.

Aktoreak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. TV's obsession with spin-offs, 2003ko uztailaren 24an, http://news.bbc.co.uk/1/hi/entertainment/tv_and_radio/3089767.stm

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2
multimedia 1
os 7