Friedrich Nicolai

idazle alemaniarra

Christoph Friedrich Nicolai (Berlin, 1733ko martxoaren 18a - ibidem, 1811ko urtarrilaren 11) alemaniar idazlea izan zen. Arrazionalismoaren aldezlea izan zen. Alemaniako Ilustrazioaren defendatzaile handienetakotzat hartu da. Lessingen eta Mendelssohnen adiskidea zen. Bere familiarena zen argitaletxearen eta liburu-dendaren zuzendaritza hartu zuen 1758an, eta horietaz baliatu zen hainbat aldizkari sortzeko: Zientzia ederren eta antze liberalen liburutegia (1757-1765), Garai honetako literaturari buruzko gutunak (1761-1765) eta Alemaniar liburutegi orokorra (1765). Alemaniar literaturako lehenengo aldizkariak dira; haien helburua zen filosofia ilustratua zabaltzea eta Alemanian eta erbestean agertzen ziren literatura-lanak ezagutzera ematea. Das Leben und die Meinungen des Herrn Magister Sebaldus Nothanker (Sebaldus Nothanker maisu jaunaren bizitza eta gogoetak) (1773-1776) erlijio fanatismoaren kontra, eta Gizon gizen baten historia (1794) satira-eleberriak ere idatzi zituen.

Friedrich Nicolai

Bizitza
JaiotzaBerlin1733ko martxoaren 18a
Herrialdea Alemania
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaBerlin1811ko urtarrilaren 8a (77 urte)
Hobiratze lekuaQ15118909 Itzuli
Familia
AitaChristoph Gottlieb Nicolai
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaJoachimsthalsches Gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta argitaratzailea
Lantokia(k)Berlin
Szczecin
Altona (en) Itzuli eta Frankfurt Oder
Lan nabarmenak
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Illuminati
Zientzien Bavariar Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Izengoitia(k)Gabriel Wunderlich, Danyel Seuberlich, Simon Ratzeberger, Jeremias Reibedanz eta Coelius Serotinus

Discogs: 1006053 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Nicolai  
  NODES
Idea 2
idea 2
Ideen 1
multimedia 1
os 1
web 1