Fruktooligosakarido
Fruktooligosakaridoak (oligofruktosa edo oligofruktano ere esaten zaie, laburtuta FOS) fruktosaz osaturiko oligosakaridoak dira. Konposatu gozoak dira eta edulkoratzaile gisa erabiltzen dira, jarabetan bereziki.
Fruita eta barazki ugaritan aurkitzen da, hala nola, bananan, tipulan, txikoriaren sustraietan, baratxuritan, zainzuritan, garagarretan, garitan eta porruan betseak beste[1].
Egitura
aldatu10 eta 20 arteko kopuruan elkarturiko fruktosa molekulaz osaturiko kateak dira. β(1→2) lotura O-glikosidikoak elkartzen ditu unitate guztiak. Gehienetan glukosa molekula bat izaten dute katearen hasieran.
Bi eratara lortzen da. Alde batetik inulinaren degradazioz, hau fruktosaz osaturiko polisakarido bat da. Bestetik Aspergillus niger onddoak sakarosaren glukosa fruktosa bihurtzen du β-fructosidasa entzimaren bidez eta ondoren disakaridoak elkartzen ditu, ez beti β(1→2) motakoak[2].
Metabolismoa
aldatuGizakiaren listuko amilasa entzimak ez dira gai β(1→2) lotura hidrolisatzeko eta fruktooligosakaridoek digestio aparatu guztia zeharkatzen dute. Kolonean dagoen flora anaerobioak (Klebsiella, E. Coli) hartzidura bidez partzialki degardatzen ditu[3].
Garrantzia biologikoa
aldatuElikagai prebiotiko kontsideratzen da, hau da, hesteetako bakterio onuragarrien (Bifidobacterium) hazkundea areagotzen du, horregatik hesteetako infekzio batzuk tratatzeko erabiltzen dira. Hesteetan kaltzioaren xurgapenean ere laguntzen du, pH-a jeisten baitu, eta honek kaltzioa disolbatzen laguntzen du[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Campbell, Joy M.; Bauer, Laura L.; Fahey,, George C.; Hogarth, A. J. C. L.; Wolf, Bryan W.; Hunter, Diane E.. (1997-08). «Selected Fructooligosaccharide (1-Kestose, Nystose, and 1F-β-Fructofuranosylnystose) Composition of Foods and Feeds» Journal of Agricultural and Food Chemistry 45 (8): 3076–3082. doi: . ISSN 0021-8561. (Noiz kontsultatua: 2018-11-14).
- ↑ Hartemink, R.. (1999). Prebiotic effects of Non-digestible oligo- and polysaccharides. Wageningen University, 218 or. ISBN 90-5808-051-X..
- ↑ (Ingelesez) Hartemink, R.; Van Laere, K.M.J.; Rombouts, F.M.. (1997-08). «Growth of enterobacteria on fructo-oligosaccharides» Journal of Applied Microbiology 83 (3): 367–374. doi: . ISSN 1364-5072. (Noiz kontsultatua: 2018-11-14).
- ↑ (Ingelesez) van den Heuvel, Ellen GHM; Muys, Theo; van Dokkum, Wim; Schaafsma, Gertjan. (1999-03-01). «Oligofructose stimulates calcium absorption in adolescents» The American Journal of Clinical Nutrition 69 (3): 544–548. doi: . ISSN 0002-9165. (Noiz kontsultatua: 2018-11-14).
Kanpo estekak
aldatu