Fuji mendia[1] (japonieraz: 富士山 Fujisan?) Japoniako mendirik altuena da, 3.776 metroko geruza-sumendia Honshū uhartean dago. Mendia erdialdeko Japonian dago, Shizuoka eta Yamanashi prefeturen artean, Tokiotik mendebalderantz. Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionalaren barnean dago eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2013an.

Fuji mendia
Datu orokorrak
Mendirik altuenaKengamine Peak (en) Itzuli
Garaiera3.777,24 m
Motaactive volcano (en) Itzuli, punturik altuena, isolated peak (en) Itzuli, Geruza-sumendi, turismo-atrakzioa, shintaisan (en) Itzuli eta mendi
Azalera19.311,9 ha
EponimoaFuji district (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak35°21′38″N 138°43′39″E / 35.3606°N 138.7275°E / 35.3606; 138.7275
Honen parte daFujisan, sacred place and source of artistic inspiration (en) Itzuli
Three Holy Mountains (en) Itzuli
100 Famous Japanese Mountains (en) Itzuli
Top 100 Geological Sites in Japan (en) Itzuli
New 100 Famous Japanese Mountains (en) Itzuli
100 Famous Yamanashi mountains (en) Itzuli
100 Landscapes of Heisei (en) Itzuli
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Shizuoka
Babestutako-eremuaFuji-Hakone-Izu Parke Nazionala
Leku geografikoaHonshu
Fossa Magna (en) Itzuli
Mendizaletasuna
Lehen igoera663an, monje ezezagun batek.
Ohiko bideaTrekking
Geologia
Material nagusiabasalto

Nahiz eta sumendi aktiboa izan, azkenengo erupzioa 1707an jazo zen, Edo Aroan.

Etimologia

aldatu

Bere izenak japonieraz honako etimologia du:

  • Fu (富) aberastasuna da,
  • ji (士) "samurai" da,
  • san (山) mendia da.

Izen osoa, beraz, Fujisan da. Europan, batzuetan Fujiyama idatzi ohi da. Japonieraz 山 (mendia) san edo yama ahozkatu daitekelako, baina izen honetan san da ahozkera bakarra. Beraz Fujiyama transkipzio okerra da.

Fuji mendiaren altuera gogoratzeko (3.776 metro) japoniarrek honako arau nemoteknikoa erabiltzen dute "MINANARO": "MI" 3 da, "NA" 7 eta "RO" 6.

Historia

aldatu

Fuji sumendia hiru plaka tektonikoren elkargunean dago eta zientzilariek erupzioak lau fase desberdinetan gertatu zirela ondorioztatu dute. Hirugarren fasean "Fuji zaharra" eratu zen, duela 100.000 urte inguru eta azkenengoan "Fuji berria", duela 10.000 urte.

Lehenengo igoera monje anonimo batek 633an egin bazuen ere batez ere 1600tik aurrera bihurtu zen famatua Edo (gaur egungo Tokio) Japoniako hiri boteretsua bihurtu zenetik aurrera, Tōkaidō errepidean zihoazen ibiltariek une oro ikusten baitzuten. Horrela beraz Japoniako artean sarritan jorraturiko gaia izaten hasi zen. Lanik ezagunena Katsushika Hokusai pintorearen "Fuji mendiari buruzko 36 bistak" da.

Fuji sakratutzat dute antzinetik, hori zela eta, emakumeek ezin zuten tontorreraino igo, ezta atzerritarrek ere. Meiji berrezarkuntzak aurreko shogunen erregimena aldatu eta honetaz baliatuz Fuji mendia igo zuen lehenengo atzerritarra Rutherford Alcock (1868) izan zen, zortzi oredu behar izan zituen igotzeko eta hiru jeisteko, eta lehenengo emakume atzerritarra Fanny Parkes (1869). Felice Beato argazkilariak ere 1869an igo zuen. Frederick Starrek XX mende hasieran hainbat alditan igo zuen eta bere Chautauqua publikazioei esker mendia Estatu Batuetan ere ezagun egin zen.

1936an Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala izendatu zuen gobernuak gertu dauden hiru eremuak babesteko.

1966an Boeing 707 hegazkin batek turbulentzia gogorren erruz hegoa hautsi eta Fujitik gertu istripua izan zuen eta 11 pertsona hil ziren.

2013an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen "artista eta erromesen inspirazio iturri" zela argudiatuz. Fuji mendiaren inguruan dauden 25 toki hartzen ditu izendapen honek, mendia beraz gain santutegiak, tenpluak, inguruko aintzirak eta Miho no Matsubara pinudia besteak beste.

Geografia

aldatu

Honshu uhartearen erdialdean kokaturik dago, Tokiotik mendebaldera. Hiru hiri txiki ditu inguruan, Shizuoka prefeturako Gotenba eta Fujinomiya eta Yamanashiko Fujiyoshida.

Fujiko bost aintzirak izenarekin ezaguten diren bost aintzirek inguratzen dute mendia, Kawaguchi, Yamanaka, Sai, Motosu eta Shōjik. Ez dago urruti Ashi aintzira eta bertatik mendiaren ikuspegi itzela dago.

Gailurreko kraterrean zortzi tontor daude, altuena Ken-ga-mine da, 3.776 metrotako garaieran.

Fuji mendiaren gailurrena tundrako klima dago. Inoiz jaso den tenperatura baxuena -38 °C da (1981eko otsailean) eta altuena 17'8 °C (1942ko abuztuan).

      Datu klimatikoak (Fuji mendiaren gailurra, Batazbestekoak (1981–2010) Datuak (1932–2011))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) −1.7 0.0 1.0 4.7 12.2 12.3 17.4 17.8 16.3 10.4 6.9 3.6 17.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −15.7 −14.7 −10.9 −5.7 −0.8 3.6 7.5 9.3 6.1 −0.1 −6.4 −12.2 −3.4
Batez besteko tenperatura (ºC) −18.4 −17.8 −14.2 −8.7 −3.4 1.1 4.9 6.2 3.2 −2.8 −9.2 −15.1 −6.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −21.7 −21.5 −17.8 −12.1 −6.5 −1.6 2.4 3.6 0.4 −5.8 −12.2 −18.3 −9.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −37.3 −38.0 −33.9 −27.8 −18.9 −13.1 −6.9 −4.3 −10.8 −19.5 −28.1 −33.0 −38.0
Hezetasuna (%) - - 58 60 61 70 79 73 68 53 50 47 -
Iturria: JMA[2]

Igotzeko bideak

aldatu

Urtero 300.000 mendizalek igotzen dute Fuji mendia (2009ko datua), gehienek uztailean eta abuztuan. Urritik maiatzera izaten diren tenperatura baxuek mendizaleak uxatzen dituzte, izan ere heriotzak izan baitira honen erruz. Japoniarrei egunsentian iristea gustatzen zaie (御来光 goraikō) eguneko lehen eguzki izpiak bertan ikusteko.

Lau bide hasten dira gorantz eta bakotzak bost "geltoki" ditu altuera desberdinetan kokaturik; Kawaguchi, Subashiri, Gotenba eta Fujinomiya bideak. Bosgarren geltoki garaiena Fujinomiya da (2.300 m inguruan) baina biderik erabiliena Kaweaguchikoa da. Subashiri eta Gotenba bideek errautsez estalitako zatiak dituzte eta horregatik jende gutxien hartzen dutenak dira. Bosgarren geltokiti gora bidea asfaltatu gabe dago eta beste bost geltoki daude gailurrera bidean, guztira 10 beraz.

Gizateriaren Ondare

aldatu
Fujisan, toki sakratua eta argialdi artistikoaren iturria1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 

Kawaguchi aintzira eta Fuji mendia.

Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv
Erreferentzia 1418
Kokalekua   Japonia
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Izen ematea 2013 (XXXVII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Hauek dira 2013 urtean Fujisan, toki sakratua eta argialdi artistikoaren iturria multzoan UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen leku garrantzitsuenak:

Iruditegia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. .
Japoniako hiru mendi sakratuak (三霊山, Sanreizan)
Fuji mendia | Haku mendia | Tate mendia

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 8
idea 8
inspiration 1
multimedia 1
os 12