Fuji mendia
Fuji mendia[1] (japonieraz: 富士山 Fujisan ) Japoniako mendirik altuena da, 3.776 metroko geruza-sumendia Honshū uhartean dago. Mendia erdialdeko Japonian dago, Shizuoka eta Yamanashi prefeturen artean, Tokiotik mendebalderantz. Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionalaren barnean dago eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2013an.
Fuji mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Kengamine Peak (en) |
Garaiera | 3.777,24 m |
Mota | active volcano (en) , punturik altuena, isolated peak (en) , Geruza-sumendi, erakargarri turistiko, shintaisan (en) eta mendi |
Azalera | 19.311,9 ha |
Eponimoa | Fuji district (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°21′38″N 138°43′39″E / 35.3606°N 138.7275°E |
Honen parte da | Fujisan, sacred place and source of artistic inspiration (en) Three Holy Mountains (en) 100 Famous Japanese Mountains (en) Top 100 Geological Sites in Japan (en) New 100 Famous Japanese Mountains (en) 100 Famous Yamanashi mountains (en) 100 Landscapes of Heisei (en) |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Shizuoka |
Babestutako-eremua | Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala |
Leku geografikoa | Honshu Fossa Magna (en) |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 663an, monje ezezagun batek. |
Ohiko bidea | Trekking |
Geologia | |
Material nagusia | basalto |
Nahiz eta sumendi aktiboa izan, azkenengo erupzioa 1707an jazo zen, Edo Aroan.
Etimologia
aldatuBere izenak japonieraz honako etimologia du:
Izen osoa, beraz, Fujisan da. Europan, batzuetan Fujiyama idatzi ohi da. Japonieraz 山 (mendia) san edo yama ahozkatu daitekelako, baina izen honetan san da ahozkera bakarra. Beraz Fujiyama transkipzio okerra da.
Fuji mendiaren altuera gogoratzeko (3.776 metro) japoniarrek honako arau nemoteknikoa erabiltzen dute "MINANARO": "MI" 3 da, "NA" 7 eta "RO" 6.
Historia
aldatuFuji sumendia hiru plaka tektonikoren elkargunean dago eta zientzilariek erupzioak lau fase desberdinetan gertatu zirela ondorioztatu dute. Hirugarren fasean "Fuji zaharra" eratu zen, duela 100.000 urte inguru eta azkenengoan "Fuji berria", duela 10.000 urte.
Lehenengo igoera monje anonimo batek 633an egin bazuen ere batez ere 1600tik aurrera bihurtu zen famatua Edo (gaur egungo Tokio) Japoniako hiri boteretsua bihurtu zenetik aurrera, Tōkaidō errepidean zihoazen ibiltariek une oro ikusten baitzuten. Horrela beraz Japoniako artean sarritan jorraturiko gaia izaten hasi zen. Lanik ezagunena Katsushika Hokusai pintorearen "Fuji mendiari buruzko 36 bistak" da.
Fuji sakratutzat dute antzinetik, hori zela eta, emakumeek ezin zuten tontorreraino igo, ezta atzerritarrek ere. Meiji berrezarkuntzak aurreko shogunen erregimena aldatu eta honetaz baliatuz Fuji mendia igo zuen lehenengo atzerritarra Rutherford Alcock (1868) izan zen, zortzi oredu behar izan zituen igotzeko eta hiru jeisteko, eta lehenengo emakume atzerritarra Fanny Parkes (1869). Felice Beato argazkilariak ere 1869an igo zuen. Frederick Starrek XX mende hasieran hainbat alditan igo zuen eta bere Chautauqua publikazioei esker mendia Estatu Batuetan ere ezagun egin zen.
1936an Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala izendatu zuen gobernuak gertu dauden hiru eremuak babesteko.
1966an Boeing 707 hegazkin batek turbulentzia gogorren erruz hegoa hautsi eta Fujitik gertu istripua izan zuen eta 11 pertsona hil ziren.
2013an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen "artista eta erromesen inspirazio iturri" zela argudiatuz. Fuji mendiaren inguruan dauden 25 toki hartzen ditu izendapen honek, mendia beraz gain santutegiak, tenpluak, inguruko aintzirak eta Miho no Matsubara pinudia besteak beste.
Geografia
aldatuHonshu uhartearen erdialdean kokaturik dago, Tokiotik mendebaldera. Hiru hiri txiki ditu inguruan, Shizuoka prefeturako Gotenba eta Fujinomiya eta Yamanashiko Fujiyoshida.
Fujiko bost aintzirak izenarekin ezaguten diren bost aintzirek inguratzen dute mendia, Kawaguchi, Yamanaka, Sai, Motosu eta Shōjik. Ez dago urruti Ashi aintzira eta bertatik mendiaren ikuspegi itzela dago.
Gailurreko kraterrean zortzi tontor daude, altuena Ken-ga-mine da, 3.776 metrotako garaieran.
Klima
aldatuFuji mendiaren gailurrena tundrako klima dago. Inoiz jaso den tenperatura baxuena -38 °C da (1981eko otsailean) eta altuena 17'8 °C (1942ko abuztuan).
Datu klimatikoak (Fuji mendiaren gailurra, Batazbestekoak (1981–2010) Datuak (1932–2011)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | −1.7 | 0.0 | 1.0 | 4.7 | 12.2 | 12.3 | 17.4 | 17.8 | 16.3 | 10.4 | 6.9 | 3.6 | 17.8 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −15.7 | −14.7 | −10.9 | −5.7 | −0.8 | 3.6 | 7.5 | 9.3 | 6.1 | −0.1 | −6.4 | −12.2 | −3.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | −18.4 | −17.8 | −14.2 | −8.7 | −3.4 | 1.1 | 4.9 | 6.2 | 3.2 | −2.8 | −9.2 | −15.1 | −6.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −21.7 | −21.5 | −17.8 | −12.1 | −6.5 | −1.6 | 2.4 | 3.6 | 0.4 | −5.8 | −12.2 | −18.3 | −9.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −37.3 | −38.0 | −33.9 | −27.8 | −18.9 | −13.1 | −6.9 | −4.3 | −10.8 | −19.5 | −28.1 | −33.0 | −38.0 |
Hezetasuna (%) | - | - | 58 | 60 | 61 | 70 | 79 | 73 | 68 | 53 | 50 | 47 | - |
Iturria: JMA[2] |
Igotzeko bideak
aldatuUrtero 300.000 mendizalek igotzen dute Fuji mendia (2009ko datua), gehienek uztailean eta abuztuan. Urritik maiatzera izaten diren tenperatura baxuek mendizaleak uxatzen dituzte, izan ere heriotzak izan baitira honen erruz. Japoniarrei egunsentian iristea gustatzen zaie (御来光 goraikō) eguneko lehen eguzki izpiak bertan ikusteko.
Lau bide hasten dira gorantz eta bakotzak bost "geltoki" ditu altuera desberdinetan kokaturik; Kawaguchi, Subashiri, Gotenba eta Fujinomiya bideak. Bosgarren geltoki garaiena Fujinomiya da (2.300 m inguruan) baina biderik erabiliena Kaweaguchikoa da. Subashiri eta Gotenba bideek errautsez estalitako zatiak dituzte eta horregatik jende gutxien hartzen dutenak dira. Bosgarren geltokiti gora bidea asfaltatu gabe dago eta beste bost geltoki daude gailurrera bidean, guztira 10 beraz.
Gizateriaren Ondare
aldatuFujisan, toki sakratua eta argialdi artistikoaren iturria1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kawaguchi aintzira eta Fuji mendia. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iii, iv |
Erreferentzia | 1418 |
Kokalekua | Japonia |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Izen ematea | 2013 (XXXVII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Hauek dira 2013 urtean Fujisan, toki sakratua eta argialdi artistikoaren iturria multzoan UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen leku garrantzitsuenak:
- Fuji mendia.
- Zazpi santutegi: aipagarriena Fujisan Hongū Sengen Taisha.
- Aintzirak: Yamanaka aintzira eta Kawaguchi aintzira.
- Oshino Hakkai ur termalak (zortzi guztira).
- Hitoana leizeko Fuji-kō kultoaren aztarnak.
- Shiraito ur-jauzia.
- Miho no Matsubara pinudia.
Iruditegia
aldatu-
Hegoaldeko ikuspegia Gotenbatik.
-
medizale multzoa gailurrean.
-
Kraterra.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
- ↑ .
Japoniako hiru mendi sakratuak (三霊山, Sanreizan) |
---|
Fuji mendia | Haku mendia | Tate mendia |