Fujiko bost aintzirak

35°24′57″N 138°52′16″E / 35.41583°N 138.87111°E / 35.41583; 138.87111

Fujiko bost aintzirak (japonieraz: 富士五湖 Fuji-goko?) Japoniako mendi altuena den Fuji mendiaren oinarrian dagioen eremuaren izena da, Yamanashi prefeturan.

Geografia

aldatu

100.000 biztanle inguru ditu eta 1.000 metroko garaieran dago bataz beste. Hiri handiena Fujiyoshida da, 54.000 biztanlekoa.

Izena Fuji beraren aurreko erupzioetan eratu ziren bost aintzirek ematen diote, mendiaren iparraldean kokaturik daudenak. Beste ingurune aipagarri bat Aokigaharako Jukai basoa da, Japoniako mitologian ezaguna.

Aintzirak

aldatu

Kawaguchi aintzira (japonieraz: 河口湖 Kawaguchi-ko?) bost aintziren artean ezagunena eta turistikoena da, bere ertzetan hotel ugari ikus daitezke. Uhartea duen aintzira bakarra da.

Motosu aintzira (japonieraz: 本栖湖 Motosu-ko?) Japoniako aintzira sakonenetakoa da 140 metrotako sakonera hartzen baitu. 5.000 yenetako biletetan agertzen da.

Sai aintzira (japonieraz: 西湖 Sai-ko?) aintziren artean turistikoki gutxien esplotatu dena da. Aokigaharako basoa dauka hegoaldeko ertzean.

Shōji aintzira (japonieraz: 精進湖 Shōji-ko?) aintzira txikiena da. Bertakoek arrantza egiten dute ertzetako haitzetatik.

Yamanaka aintzira (japonieraz: 山中湖 Yamanaka-ko?) aintzira handiena da eta ekialdean kokaturik dago. Japoniako hirugarren aintzira garaiena da, itsas mailatik 980 metrotara baitago. Eski akuatikoa egiten da bertan.

Iruditegia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES