Gaio Mario

Erromatar jenerala eta estatu-gizona

Gaio[oh 1] Mario (latinez: Gaius Marius; K.a. 157K.a. 86) Antzinako Erromako Errepublika garaiko estatu-gizon izan zen. Zazpi aldiz izendatu zuten kontsul[oh 2] eta, batez ere, Erromako armada zaharberritzeagatik da ezaguna. Izan ere, Erromako herritarrak ez zirenak ere errekrutatzea baimendu eta kohorteetan banatu zuen legioen osaketa.

Gaio Mario

Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - K.a. 86
Kuestore

ezezaguna -
Plebearen tribunoa

K.a. 119 - K.a. 119
1. Hispania Ulteriorko Erromatar gobernadorea

K.a. 115 - K.a. 114
pretore

K.a. 115 - K.a. 115

1. Erromako kontsula

K.a. 107 - K.a. 107
2. Afrika Prokontsularrako Erromatar gobernadorea

K.a. 106 - K.a. 105

2. Erromako kontsula

K.a. 104 - K.a. 104

3. Erromako kontsula

K.a. 103 - K.a. 103

4. Erromako kontsula

K.a. 102 - K.a. 102

5. Erromako kontsula

K.a. 101 - K.a. 101

6. Erromako kontsula

K.a. 100 - K.a. 100
Augure

K.a. 97 - K.a. 86

7. Erromako kontsula

K.a. 86 - K.a. 86
Bizitza
JaiotzaArpinoK.a. 157
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErromaK.a. 86 (70/71 urte)
Familia
AitaGaius Marius
AmaFulcinia
Ezkontidea(k)Julia Maria
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAncient Roman priest (en) Itzuli, Antzinako Erromako politikaria, Antzinako Erromako militarra, politikaria eta buruzagi militarra
Lantokia(k)Antzinako Erroma
KidetzaPopulares
Zerbitzu militarra
Adar militarraErromatar armada
GraduaTribuno militar
legatus legionis (en) Itzuli

Armadako jeneral eta politikaria, K.a. II. mendeko azken hamarkadan eta K.a. I. mendeko lehenengoetan Erromatar Errepublikaren bilakaera historikoan funtsezko parte-hartzea izan zuen. Zazpi kontsulatu hartu izanak, ordura arte inork lortu ez zuenak, izan zuen garrantziaren ideia ematen du. Plutarkoren arabera (Bizitza Paraleloak, Mario, 3, 2), bere lehen kanpaina militarra zeltiberiarren aurkakoa izan zen, Eszipion Afrikarraren agindupean, Numantziako setioan (K.a. 133). K.a. 119an, Caecilius Metellus-en[oh 3] laguntzaz, plebearen tribuno izatea lortu zuen (ibid., 4, 1)[1].

Marioren erreformak armadan

aldatu

G. Mariok errepublikako armadan egin zituen aldaketak sakonak izan ziren eta luze iraun zuten. Hasteko, lurrik eta jabetzarik gabeko gizon hiritar erromatarrak (capite censi) errekrutatzea baimendu zuen[2][3][4].

Kronologia

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. Euskaltzaindiaren 76. araua: Latin eta greziar pertsona izen-klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia (arau osatua, eguneratua eta emendatua). Bestalde, hizkuntza modernoetan, Kaio edo Gaio moduan agertzen da. Latinez, G hizkia berandu agertu zen, K.a. III. mendean, eta hala ere, inskripzioetan, C erabiltzen jarraitu zuten nobleziako kideek euren izanena Gneus laburbiltzeko. Hortik izenaren bertsioen inguruko nahasmendua sortu zen Europako hizkuntzetan, Erromatarren inskripzioak eta idazlanak irakurtzen zituztenean. Ikusi: Alvarez, Paco: Corrijamos errores básicos de pronunciación latina Gramática histórica del español
  2. Errepublikako agintari gorena.
  3. Metelo, Optimatesen, kontserbadoreen, alderdiaren buruzagia zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Cayo Mario | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  2. Plutarko, Cayo Mario, 9. Bioi parallēlloi (Bizitza paraleloak)
  3. Valerio Maximo, Factorum ac dictorum memorabilium ((Gertaera eta esaera gogoangarriak), II, 3, 1
  4. Salustio, Bellum Iugurthinum (Jugurtaren gerra), 86
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaio Mario  

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2
multimedia 1
os 5