Galaktosa formula duen monosakaridoa da, aldosa bat dena (COH taldea du lehenengo karbonoan). Sei karbono dituenez, hexosen taldean ere sailkatzen da.

Galaktosa
Formula kimikoaC6H12O6
Konposizioaoxigeno, hidrogeno eta karbono
Motaaldohexose (en) Itzuli
Masa molekularra180,16 Da
Erabilera
RolaEdulkoratzaile
Identifikatzaileak
CAS zenbakia26566-61-0
Gmelin28260
EC zenbakia200-416-4
MeSHD005690
RxNorm4626

Ezaugarriak

aldatu

Galaktosak bi enantiomero ditu, L- eta D-, baina monosakaridoetan ohikoa den bezala D-Galaktosa baino ez da agertzen naturan. Kate askea zein eraztunak osatuz aurkitzen da. Egitura ohikoena pirano (eraztun hexagonala) den arren furano (eraztun pentagonala) itxura ere har dezake. Galaktofuranosa ordea bakterio, onddo eta protozooetan baino ez da aurkitu[1].

Galaktosaren eraztunak
 

Garrantzia biologikoa

aldatu

Glukosarekin elkartzen denean laktosa disakaridoa sortzen du. Emakumeen ugatzetan sintetizatzen da. Gizakietan galaktosaren iturri nagusia laktosa bera da. Gibelean galaktosa glukosa bihurtzen da.

Galaktosa zelula mintzetako glukolipidotan ere agertzen da, gangliosidotan bereziki, neuronetan.

Historia eta etimologia

aldatu

1855 urtean E. O. Erdmann konturatu zen laktosaren hidrolisiak glukosa ez zen beste sustantzia bat ere sortzen zuela. 1856an Louis Pasteurrek galaktosa isolatzea lortu zuen.[2] Galaktosaren konfigurazioa Emil Fischer eta Robert Morrell zientzilariek zehaztu zuten 1894 urtean[3]

Izena Marcelin Berthelotek eman zion 1860an.[4] Grezierazko galaktos izenak «esnea» esan nahi du; galaktosa «esnetako azukrea» da, beraz.

Erreferentziak

aldatu
  1. Pam M., Nassau et al.. (1996). «Galactofuranose Biosynthesis in Escherichia coli K-12: Identification and Cloning of UDP-Galactopyranose Mutase» Journal of Bacteriology.
  2. (Frantsesez) Académie des sciences (France). (1856). Comptes rendus Academie des sciences 0042. http://gallica.bnf.fr/+(Noiz kontsultatua: 2018-11-03).
  3. (Alemanez) texte, Deutsche chemische Gesellschaft. Auteur du. (1894). «Berichte der Deutschen chemischen Gesellschaft zu Berlin» Gallica (Noiz kontsultatua: 2018-11-03).
  4. (Frantsesez) Berthelot, Marcellin. (1860). Chimie organique fondée sur la synthèse. , 248-249 or..


Kanpo estekak

aldatu


  NODES
iOS 2
multimedia 1
os 35
text 1