Galietako Inperioa
Galietako Inperioa (latinez Imperium Galliarum) Erromatar Inperioaren historian, Hispania, Germania, Britania eta Galia probintziek osatu zuten inperioa izan zen. Inperio honetako lehen enperadorea, Postumo izan zen. Ordura arte, Inperio osoa, Hispaniatik Judeara, erabat batuta egon zen, baina aipaturiko Postumok berak, aurreko lau probintziak Inperiotik atera zituen, Galietako Inperioa osatzeko, Erromatar Inperioko Enperadorearen agintetik at geratuz. Inperioaren lehen zatiketa hau, Galieno enperadore zelarik gertatu zen[1].
Enperadoreak
aldatuGalietako Inperio honen lehen enperadorea, aipaturiko Postumo izan zen, 259. urtetik, 268. urtera arte. 260. urtean, Valeriano Enperadorea, pertsiar sasandarren eskuetan erori zen, eta, ordutik aurrera, bere seme Galieno arduratu zen Erromatar Inperioa gobernatzeaz. Bere egitekoen artean, Galietako Inperioa Erromatar Inperioarentzat berreskuratzea izan zen, baina, bere agintaldian iraun zuen garaian, ez zuen bere xedea lortu. 268. urtean hil zen, Postumoren urte berean.
Bigarrena, Marko Aurelio Mario izan zen. Honek, 268. urtean gobernatu zuen Galietako Inperioa, bere soldaduek hil zuten arte.
Hirugarrena, 268. urtean ere, edo agian 269an, hori ez dago oso argi, Viktorino izan zen, eta bi urtez izan zen Galietako Inperioko Enperadore. Urte horretan, eta 270. urtera arte, Erromatar Inperioko enperadorea, Klaudio II.a Gotikoa izan zen. Saiakera handiak egin zituen, Galietako Inperioa Erromatar Inperioarentzat berreskuratzeko. Garaipen asko lortu zituen, baina, izurrite baten ondorioz, 270. urtean hil zen, Galietako Inperioa botere zentralarentzat oraindik berreskuratu gabe. Halere, Hispania behintzat, berreskuratu ahal izan zuen, 269. urtean.
Laugarrena, eta azkena, Tetriko I.a izan zen. Bere seme Tetriko II.arekin batera gobernatu zuen Galietako Inperioa, 271. urtetik, 274. urtera arte. Urte horretan, Galietako Inperioa Erromatarrarentzat berreskuratu ahal izan zuen Aureliano enperadoreak, hau izan baitzen Klaudio II.aren ondorengoa erromatar Inperioaren tronuan, 270. urtetik, 275. urtera arte.
-
Postumo
-
Marcus Aurelius Marius
-
Viktorino
-
Tetriko
-
Tetriko gaztea
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Wasson, Donald L.. «Postumus» World History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).